Ireki menu nagusia

Joana Raspall i Juanola

Kataluniako idazlea, liburuzaina

BizitzaAldatu

Bibliotekonomia ikasketak burutu zituen eta "Claror" aldizkarian kanpaina bati hasiera eman zion, 1932 urtean, Sant Feliu de Llobregat herrian - non hiru urte zituenetik bizi zen- haur liburutegi bat izateko. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean, liburuzain gisa lan egin zuen Vilafranca del Penedès herrian eta bere jardueran lagundu zuen bertako funtsa gordetzen eta liburu katalan asko suntsituak ez izaten. Gerra ondoren, administrari gisa lan egin zuen, bere etxean katalanera irakasten zuen bitartean; beranduago, Omnium Cultural erakundearen aholkularitza jarraitu zuen jarduera horretan. 1975 urtean, izandako Katalan kulturako lehenengo biltzarrean (CCC) parte hartu zuen "El llibre de teatre infantil" txostenarekin, lan hori eragingarria izan zen Edebé argitaletxearen antzerki katalanaren bilduma sortzeko.

Ezaguna da haurrei zuzendutako poesia lanengatik, baina helduei zuzendutako lanak ere idatzi zituen, antzerkia, ipuinak eta eleberriak literatura alorrean eta linguistikako lanak lankidetzan. Herriko aldizkarietan artikulugile gisa aritu zen, bertako "Marti Dot" poesia sariaren bultzatzaile izan zen.

LanakAldatu

LinguistikaAldatu

  • Diccionari de sinònims, Jaume Rierarekin (1972) editorial 62
  • Diccionari de locucions i frases fetes, Joan Martírekin (1984) Premi Marià Aguiló; egun, bereiztuta topatzen da: Diccionari de locucions editorial 62 ; * Diccionari de frases fetes editorial 62
  • Diccionari d'homònims i parònims, Joan Martírekin (1988)

Antzerkia (haurrentzat)Aldatu

  • El pou (1969). Premi Cavall Fort.
  • L'invent (1978).
  • Kònsum, S.A,(1984).


Antzerkia (helduentzat)Aldatu

  • L'ermita de Sant Miquel (1964). Premi Santamaria.

Narratiba (haurrentzat)Aldatu

  • El mal vent (1994).
  • Contes del si és no és (1994).
  • La corona i l'àliga (1997).
  • Contes increïbles (1999).
  • La trampa de la urbanització K (2000).

Narratiba (helduentzat)Aldatu

  • Diamants i cul de got (2007)
  • El cau de les heures (2008)
  • El calaix del mig i el vell rellotge (2010)


Poesia (haurrentzat)Aldatu

  • Petits poemes per a nois i noies (1981) Premi Crítica Serra d'Or, menció especial poesia (1981) berriz argitaratua 2017 (Barcanova).
  • Bon dia, poesia (1996)
  • Degotall de poemes (1997)
  • Com el plomissol (1998)
  • Pinzellades en vers (1998)
  • Versos amics (1998)
  • Escaleta al vent (2002)
  • Font de versos (2003)
  • Serpentines de versos (2000)
  • A compàs dels versos (2003)
  • Concert de poesia (2004)
  • El meu món de poesia (2011)
  • 46 poemes i dos contes (2013)
  • Joana de les paraules clares (2013)
  • Divuit poemes de Nadal i un de Cap d'any (2013)
  • Poemes per a tot l'any (2013)
  • Bestiolari de Joana Raspall (Per terra, mar i aire) 2014
  • 8 contes i 18 poemes 2014
  • Olor a maduixa 2016
  • Podries - Podrias 2017 arg. Takatuka

APP jokuak

  • Un món de poesia (Aplikazioa, eskuragarri IOS AppStore, Android GooglePlay)
  • A world of poetry! (Aplikazioa, eskuragarri IOS AppStore, Android GooglePlay, ingeleszko bertsioa)

Poesia (helduentzat)Aldatu

  • Ales i camins (1991)
  • Llum i gira-sols (1994)
  • Arpegis, haikús (2004)
  • Instants haikus i tankes (2009)
  • El jardí vivent (2010)
  • Batecs de paraules (El Cep i la Nansa, 2013) (antologia)

Sariak eta errekonozimentuakAldatu

  • 1993an Sant Feliu de Llobregat herriko urrezko domina jaso zuen
  • 2006an "Creu de Sant Jordi" jaso zuen
  • 2008an bere izena jarri zioten bere herriko kale bati
  • 2010ean, President Macià lanari domina eman zioten
  • 2013a Joana Raspall urtea izendatu zuen Kataluniako Generalitateak

Kanpo loturakAldatu