Sant Feliu de Llobregat

Sant Feliu de Llobregat Kataluniako udalerria da, Baix Llobregat eskualdeko hiriburua dena eta Bartzelonako probintzian ere kokatua.

Sant Feliu de Llobregat
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBaix Llobregat
AlkateaLídia Muñoz Cáceres (en) Itzuli
Izen ofizialaSant Feliu de Llobregat
Posta kodea08980
INEk ezarritako kodea08211
HerriburuaSant Feliu de Llobregat (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°23′00″N 2°02′38″E / 41.3833°N 2.0439°E / 41.3833; 2.0439
Map
Azalera11.8 km²
Altuera25 m
MugakideakBartzelona, Sant Cugat del Vallès, Sant Just Desvern, Sant Joan Despí, Santa Coloma de Cervelló, Sant Vicenç dels Horts eta Molins de Rei
Demografia
Biztanleria46.056 (2023)
414 (2022)
alt_left 23.093 (%50,1) (%47,3) 21.767 alt_right
Dentsitatea3.903,05 bizt/km²
Etxebizitzak46
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakVilleneuve-le-Roi
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan
santfeliu.cat

Llobregat ibaiaren ezkerraldean dago, eta Collserolako mendilerrora zabaltzen da (Puig d'Olorda (436,4 m), Penya del Moro (375 m), Puig Aguilar (387 m). Udalerri hauek ditu mugakide: Bartzelona, Sant Cugat del Vallès eta Sant Just Desvern ekialdean; Molins de Rei iparraldean; Sant Vicenç dels Horts eta Santa Coloma de Cervelló mendebaldean eta Sant Joan Despí hegoaldean.

Barruti judizialeko burua da eta 2005az geroztik, apezpiku-hiria.

2022ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 45.642 biztanle zituen. 11.81 km²-ko azalera du[1].

Festak aldatu

  • Herriko Festak: abuztuaren 10ean, San Lorentzo
  • Udazkeneko Festak (edo herriko festa txikiak, gaur egun festa nagusiak): urriaren 12an, San Rarimi, Sardiniako Cagliariko (katalanez, Càller) artzapezpikua izan zena
  • Udaberriko Festak: maiatzeko bigarren asteburua. Sant Feliu de Llobregateko Arrosa Erakusketa eta eskualdeko Merkataritza eta Industria Feria[2]

Historia aldatu

Historiaurrean ere gizakien presentzia dokumentaturik dago, Ca n'Albaredako aztarna paleolitikoekin eta Puig d'Olordako kobazulo bateko aztarna neolitikoekin. Hainbat tokitan aurkitu dira aztarna iberikoak eta erromatarrenak ere. Erromatarren garaian eta Erdi Aroko garai batean Sant Feliuk Ticiano, Tiano edo Micano izena zuen, eta Sant Feliu toponimoa 1002. urtera arte agertu zen aurrenekoz, Sant Cugat del Vallèseko monasterioko agiri batean (Sanct[us] Feli[x]).

1524an sortu zen San Lorentzoko eliza, 1936ko gerran suntsitua eta ondoren toki berean berreraikia.

XVII. mendean, Jaume Falguerak jauregi bat eraiki zuen, gaur egun ere Falguera jauregia[3] izenaz ezaguna, LLobregat ibairaino ailegatzen ziren lorategiekin. Gaur egun udalarenak dira jauregia eta lorategiak.

1855ean inauguratu zen Sant Feliuko tren gelto[4]kia, Bartzelona eta Vilafranca arteko lineakoa. Udal merkatua[5], berriz, 1885ekoa da. Espainiako Alfonso XIII.a erregeak eman zion hiriaren izaera 1929an eta 1936an bihurtu zen Baix Llobregateko eskualdeko hiriburu.

XX. mendearen hasieran lantegiak ezartzen hasi ziren, ehundegiak lehenbizi, eta metalurgiakoak ondoren.

1990eko hamarkadan eraiki ziren bi auzo berri: Mas Lluí, herriko azalera urbanizatua %30 handitu zuena, eta les Grasses, Molins de Rei ondoan, herritarrentzako lorategia duena, el Roserar[6], arrosa barietate askorekin.

2018an hasi ziren trenbidea lur azpira eramateko lanak, urtetan bizilagunen erreibindikazioaren ondorioz, eta herriari aldaketa handia ekarriko diote[7].

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
3.203 3.658 4.396 6.008 6.646 7.114 10.181 21.736 38.004 36.608 40.042 42.919
2010 2012 2014 2016 2018 2020 2022
43.528 50.467 43.715 44.086 44.474 45.467 45.642

Hiritar ezagunak aldatu

  • Juan Carlos Navarro (1980-), saskibaloi jokalaria.
  • Joana Raspall i Juanola, idazlea eta poeta; 2006ko Creu Sant Jordi saria; Hiriko Urrezko Domina.
  • Jenn Diaz Ruiz, idazlea.
  • Pere Dot i Martínez, arrosa-hazlea, hiriko seme kuttuna izendatua eta Hiriko Urrezko Domina.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Idescat. El municipi en xifres» www.idescat.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  2. «Festes de Primavera» www.santfeliu.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  3. (Katalanez) «Palau Falguera - Sant Feliu de Llobregat - Pobles de Catalunya» www.poblesdecatalunya.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  4. (Katalanez) «Estació de tren - Sant Feliu de Llobregat - Pobles de Catalunya» www.poblesdecatalunya.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  5. (Katalanez) «El Mercat Vell - Sant Feliu de Llobregat - Pobles de Catalunya» www.poblesdecatalunya.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  6. «Parc del Roserar de Dot i de Camprubí | Consorci de Turisme del Baix Llobregat» www.turismebaixllobregat.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  7. (Katalanez) Vila, Natàlia. (2019-10-30). «Adif adjudica el soterrament de les vies a Sant Feliu per 62,62 milions» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kataluniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.