João de Barros

historialari portugesra

João de Barros (Viseu, c.1496Pombal (Portugal), 1570ko urriak 20), Portugalgo Tito Livio deitua, lehen historialari portugaldar handienetako bat da, bereziki Décadas da Ásia (Asiako hamarkadak) idatzi izanagatik ospetsua, portugaldarren Indiako, Asiako eta Afrikako historia kontatzen duena. Portugesaren gramatikalari aitzindaria izan zen, hizkuntza idatzia arautzeko bigarren saioaren egilea, bere garaian hitz egiten zen ereduari jarraituz. Besteak beste, Bartolomeu Dias itsasgizonak egindako Esperantza Oneko lurmuturraren aurkikuntza honela deskribatu zuen:

João de Barros

Bizitza
JaiotzaViseu, 1496
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaPombal (en) Itzuli1570eko urriaren 20a (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, historialaria eta idazlea

Find a Grave: 239782666 Edit the value on Wikidata
« Handik urruntzean, lurmutur handi eta ohargarri hura begiztatu zuten, hainbeste mendez estalirik egondakoa, eta ez hura bakarrik, baizik eta baita beste lurmutur berri bat ere aurkitu zuten hura bezalakoa. Bartolomeu Dias-ek eta bere lagunek hura igarotzean jasan zituzten arrisku eta ekaitzengatik "Oinazetsua" deitu zioten, baina hauek erresumara itzultzean Joan errege jaunak beste izen gorenago bat eman zion, Esperantza Oneko lurmuturra deituz; horrela Indiaren aurkikuntza, hain igurikia eta hainbeste urtetan bilatua, agintzen zuen. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Idazlanak aldatu

  • Crónica do Imperador Clarimundo (1522) (bertsio digitala)
  • Rhopicapneuma ou Mercadoria Espiritual (1532)
  • O Panegírico de D. João III (1533)
  • Grammatica da Língua Portuguesa com os Mandamentos da Santa Madre Igreja|Cartinha com os preceitos e mandamos da Santa Madre Igreja (1539)
  • Grammatica da Língua Portuguesa (1540) (bertsio digitala)
  • Diálogo da Viciosa Vergonha (1540) (bertsio digitala)
  • Grammatices Rudimenta (c. 1540) (bertsio digitala)
  • Diálogo sobre Preceitos Morais (1540) (bertsio digitala)
  • Diálogo Evangélico sobre os Artigos da Fé (1543)
  • Panegírico à muy alta, e esclarecida Princeza Infanta D. Maria nossa Senhora (1545ean idatzia, 1655ean argitaratua)
  • Libro das antiguidades e cousas notaueis de antre Douro e Minho, e de outras muitas de España e Portugal (1549) (bertsio digitala)
  • Décadas da Ásia. I (1552), II (1553), III (1563) eta IV (1615) (bertsio digitala)

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João de Barros