Wakayama

Japoniako hiria, Wakayama prefekturaren hiriburua

Wakayama (japonieraz: 和歌山市 Wakayama-shi?) Japoniako hiria eta portua da, bai eta izen bereko prefekturako hiriburua ere. 2010ko erroldaren arabera 396.554 biztanle ditu.

Wakayama
和歌山市
和歌山
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Wakayama
AlkateaKenichi Ohashi
Jatorrizko izena和歌山市
Posta kodea640-8511
Geografia
Koordenatuak34°13′49″N 135°10′15″E / 34.23036°N 135.17075°E / 34.23036; 135.17075
Map
Azalera210,25 km²
MugakideakKainan (en) Itzuli, Kinokawa (en) Itzuli, Iwade (en) Itzuli, Hannan (en) Itzuli eta Misaki (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria353.299 (2021eko martxoaren 1a)
−10.855 (2015)
Dentsitatea1.691,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakBakersfield (Kalifornia), Jinan, Jeju Hiria eta Richmond (en) Itzuli
http://www.city.wakayama.wakayama.jp/ www.city.wakayama.wakayama.jp

Geografia aldatu

Honshuko uhartearen hegoaldean dago, Kii itsasartearen ertzean. Kinokawa ibaiak bitan banatzen du hiria eta bertan itsasoratzen da. Hiriaren lurren iparraldeko eremua dago populatua, izan ere Osakako prefeturarekin muga egiten baitu. Hegoaldeko lurretan nekazal giroa nagusitzen da. Hiriaren mendialdean dagoen Kiimidera parkean tenpluak daude eta bertatik hiriaren ikuspegi itzela dago.

Historia aldatu

Wakayaman izan zen lehen gaztelua Ōta gaztelua izan zen. 1585 urtean Toyotomi Hideyoshik erasotu Negoro-jiko setioaren ondoren tenplu hartako monjeak bertan babestu zirenean. Hideyosik mendietako ubide eta puytzuak bertara bideratu zituen eta uholdeak gaztelua suntsitu zuen. Horrela eskuratu zuen gaztelua eta monje gerlariek errenditu eta seppuku bidez beren buruaz beste egin zuten.

Toyotomi Hideyoshiren anaia zen Toyotomi Hidenagak gaztelu berria eraiki zuen, Wakayama gaztelua. 1600 urtean Tokugawatarren esku gelditu zen Asano Yoshinagaren gidaritzapean. 1615ean Osakatik gaztelua berreskuratzera etorri ziren 3.000 soldadu baina gazteluan 5.000 zeuden eta erasoa ezereztatu zuten.

Gazteluaren inguruan herria eratuz joan zen, gazteluaren izena hartu zuena. Edo Aroan garrantzia hartuz joan zen eta gazteluko bosgarren jauna zortzigarren Tokugawa shogun bihurtu zen, Tokugawa Yoshimune hain zuzen ere.

Wakayama hiria 1889ko apirilaren 1ean eratu zen. Bigarren Mundu Gerran bonbaketak jasan zituen eta besteak beste gaztelua ere suntsitua izan zen. Gaur egungoa berreraikuntza bat da beraz.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Wakayama)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.5 10.0 13.5 19.5 23.6 26.6 30.6 32.1 28.3 22.7 17.4 12.3 20.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 5.8 8.9 14.6 18.9 22.5 26.6 27.6 23.9 18.0 12.8 8.0 16.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.0 4.4 10.0 14.4 19.1 23.4 24.0 20.3 13.9 8.6 4.1 12.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49.0 59.3 89.2 124.4 136.8 212.8 149.0 108.5 200.2 111.1 73.1 39.2 1352.6
Eguzki orduak 137.1 134.2 175.6 180.3 203.7 161.2 207.2 228.3 162.1 164.2 142.2 134.9 2031
Hezetasuna (%) 63 63 62 65 68 75 76 73 73 70 68 66 68.5
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Ekonomia aldatu

Industria (petrolio-findegiak, altzairugintza, kimika-industria, ehungintza, zurgintza, destilategiak) eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu