Wilbur James "Jimmy" Cobb (Washington Hiria, 1929ko urtarrilaren 20a - New York, 2020ko maiatzaren 24a) estatubatuar jazz musikaria izan zen.

Jimmy Cobb

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Wilbur Cobb
JaiotzaWashington1929ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan2020ko maiatzaren 24a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoajazza
Musika instrumentuabateria
DiskoetxeaChesky Records (en) Itzuli

jimmycobb.com
IMDB: nm0167780 Musicbrainz: d0cbf65a-541b-476a-996c-fe2cd264bbd0 Songkick: 564805 Discogs: 252311 Allmusic: mn0000350892 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ibilbide luzea egin zuen Jimmy Cobb bateria jotzaileak, eta hainbat musikariren taldeetan jo zuen urte luzez, baina, beste ezeren gainetik, Miles Davisen boskotean parte hartu zuelako pasatu da jazzaren historiara. John Coltrane eta Cannonball Adderley saxo jotzaileekin, Paul Chambers kontrabaxu jotzailearekin eta Bill Evans pianistarekin batera, jazzaren eta oro har musikaren kanonean dauden hainbat disko argitaratu zituen Cobbek: Porgy and Bess (1958), 1958 Miles (1958), Jazz at the Plaza (1958), Sketches of Spain (1960), Someday My Prince Will Come (1961)... Baita Davisen lanik arrakastatsu eta ezagunena ere: Kind of Blue (1959). Lan hark jazza irauli zuen, bide berriak irekiz, baina 2012an, Donostiako Jazzaldian izan zenean, Cobbek onartu zuen orduan horretaz ez zirela jabetzen: «Bestela, aberats nintzateke honezkero», esan zuen Cobbek, txantxetan. Urte hartan Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen bateria jotzaileak, eta kontzertua eman zuen Trinitate plazan.[1]

Miles Davisekin ez ezik, beste hainbat jazz musikari ezagunekin ere egin zuen lan Cobbek. Cannonball Adderleyrekin berarekin, Wes Montgomeryrekin, Dizzy Gillespierekin, Dinah Washington eta baita Coltranerekin ere. Azken horren sei diskotan parte hartu zuen, besteak beste, Stardust (1958), Coltrane Jazz (1959) eta Giant Steps diskoko Naima piezan (1959). 1980ko hamarkadatik aurrera, berriz, taldeburu bilakatu eta hainbat disko argitaratu zituen.<ref name="Berria">

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.