Jentil zubi
(«Jentilzubi» orritik birbideratua)
Jentil-zubi harrizko arku natural harrigarri bat da Dimako Baltzola kobatik gertu. Zubi azpitik pasatzen da Baltzolako koba horretara joateko bidean.[1][2]
Jentil zubi | |
---|---|
![]() | |
Mota | arku natural |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°07′18″N 2°43′42″W / 43.121701°N 2.728245°W |
Honen parte da | euskal mitologia |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Bizkaiko eskualdea | Arratia-Nerbioi |
Udalerria | Dima |
Babestutako-eremua | Urkiolako natura parkea |
Mitologia
aldatuBaltzolako inguruetan mitologiazko ipuin eta legenda ugari jaso dira. Legenda horien arabera Jentilak Baltzola inguruetako mendian bizi omen ziren gizaki eskerga batzuk ziren. Euren zaletasun bat harriak oso urrun jaurtitzea omen zen eta jendeari gauza asko irakatsi omen zioten, esate baterako garia ereiten edo burdina lantzen. Legendak dioenez, zubia jentilek egin zuten, alde batetik bestera pasatzeko.[3]
Nola iritsi
aldatu-
Baltzolako inguruneko ibilbidea
Erreferentziak
aldatu- ↑ «ARRATIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Jentilzubi | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ Arretxe, Jon. (1998). «Baltzola» HABE (277).
Kanpo estekak
aldatu- Jentilzubi Luberri EuskalHerria.org mendi-atarian.
- Garaio Luberri EuskalHerria.org mendi-atarian.