Jentilen dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Hernanin

Jentilen Dorrea edo Portalondo Etxea, Hernanin dagoen eraikin gotiko errenazentista da. Oinplano angeluzuzena eta hiru isurkiko estalkia ditu. Mehelina du eskuineko aldean eta eranskin bat atzeko horman. Gainerako bi paretak libre daude. Kardaberaz kaleak eta Perkaiztegi kaleak bat egiten duten lekuan dago, eta Erdi Aroko etxalde baten parte da.

Jentilen dorrea
Kultura ondasuna
Hernaniko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHernani
Koordenatuak43°15′59″N 1°58′27″W / 43.26629°N 1.97416°W / 43.26629; -1.97416
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001514
22

Dorretxearen goiko zatia XV. mendearen bigarren erdialdean suntsitu zuten. Ustez udalerriko harresiaren ateetako baten alboan zegoen eta harresi horren parte zen.

Kanpoaldea harlanduz egina da. Lehenengo solairuan zatitutako lau leiho ditu, maineldunak eta arku zorrozdunak.

Perkaiztegi kalera jotzen duen horman, berriz, hiruki formako hiru solairuko eranskin bat dago.

Beherengo solairua erabat aldatuta dago eta ez du garai bateko edertasunik, bertako saltokiek leihoak ireki baitituzte antzinako egitura kontuan hartu gabe. Goiko solairuko baoak ere gerora zabaldu zituzten.[1]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu