Jenni Alvarado

euskal artista

Jenni Alvarado Rodilla (Durango, Bizkaia, 1981eko abenduaren 10a) irakaslea eta artista da. Bere proiektu artistikoak pinturaren inguruan garatu ditu batez ere. Aldi berean, ikus-entzunezko hainbat lan egin ditu, eta horrek elkarrizketa sortu dio bi lengoaien artean.[1]

Jenni Alvarado

Bizitza
JaiotzaDurango1981eko abenduaren 10a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Instagram: jenni_kid Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2018 eta 2019 artean pintura masterra egin zuen unibertsitate berean. Gasteizko institutu bateko irakaslea da.[2]

Bere proiektuak marrazketaren eta pinturaren inguruan garatu dira eta, azken urteotan, ikus-entzunezko formatua bere sorkuntza prozesuaren parte da. Gainera, lehen baliabide piktoriko gisa darabilen eskulturak, gero eta presentzia handiagoa du bere lanaren konfigurazioan.[3]

Artista ibilbidea aldatu

2010ean Ertibil Bizkaian parte hartu zuen eta 2011n Clone Magazine-ilustrazio bereziarekin kolaboratu zuen. 2020an BilbaoArte Fundazioaren hiruhileko ekoizpen artistikorako bekaren bidez, totem faltsua lantzen jarraitu zuen, 2021ean instalazio-eremuko proiektu bat garatu zuen, 'Rotoscópica' izenarekin, sormen-prozesuaren beraren jitoan oinarrituta.

Erakusketak aldatu

Liburuak aldatu

  • Lularen abenturak (2018).[11]

Sariak eta aipamenak aldatu

  • 2015ean Eusko Jaurlaritzaren beka lortu zuen Simbología para un trayecto pictórico lana burutzeko.
  • 2019an Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualen beka lortu zuen Objektu erritualaren eta totem faltsuaren inguruan lanean jarraitzeko.
  • 2020an BilbaoArte Fundazioaren bekaren bidez, totem faltsua lantzen jarraitu zuen.

Iruditegia aldatu

Jenni Alvaradoren Arketipoak Erakusketa Arte eta Historia museoan, Durango 2024ko otsaila

Erreferentziak aldatu

  1. JENNI ALVARADO | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2024-02-16). ««Los arquetipos transforman a las personas con pinturas»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  3. a b «Gaur irekiko ditu ateak Jenni Alvaradoren 'Arketipoak' erakusketak - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  4. «La durangarra Jenni Alvarado inaugura el programa foral de exposiciones ‘barriek 2021’» durangon.com 2021-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  5. «Sala Rekalde inicia el programa barriek 2021 con la exposición de Jenni Alvarado» Tele7 2021-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  6. «Exposición de Jenni Alvarado» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  7. «Durangoko Arte eta Historia Museoa» www.durangomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  8. (Gaztelaniaz) DURANGON. (2024-02-14). «Jenni Alvarado muestra sus 'arquetipos' en el Museo de Durango» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  9. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2024-02-02). «'Arketipoak', Jenni Alvaradoren erakusketa» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  10. «“Helburua ez da margora heltzea bakarrik, prozesu luzea ibiltzea baino, bertan gauza asko gertatzen delako” - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
  11. «Jenni Alvarado-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).

Kanpo estekak aldatu