Jenna Strauch

Australiar igerilaria

Jenna Strauch (Bendigo, 1997ko martxoaren 24a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina bat eskuratu zuen[1] eta 2022an munduko txapelduna izan zen igerileku laburrean.

Jenna Strauch

(2011)
Bizitza
JaiotzaBendigo (en) Itzuli1997ko martxoaren 24a (27 urte)
Herrialdea Australia
Jarduerak
Jarduerakigerilaria

Biografia

aldatu

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta finalera sartzear egon zen 200 metrotako bularreko proban, izan ere 9. postuan gelditu baitzen finalerdietako sailkapen bateratuan.[2]

2022an Munduko txapelketan 200 metrotako bularreko txapeldunordea izan zen eta errelebotan ere bigarren egin zuen Australiak. Igerileku laburrean 4x50 m errelebotan txapeldunak izan ziren.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 200 metro bularrean ez zen finalera sailkatu, 10. egin zuen finalerdietako sailkapenean, eta taldeka Australiarekin 4x100 m medley proban zilarrezko domina lortu zuen.[1]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris (  Frantzia)   4x100 m medley
Munduko Txapelketa (Igerileku luzea)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Budapest (  Hungaria)   200 m bularra
2022 Budapest (  Hungaria)   4x100 m medley
Munduko Txapelketa (Igerileku laburra)
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Melbourne (  Australia)   4x50 m bularra
2022 Melbourne (  Australia)   4x100 m medley
Commonwealth Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Birmingham (  Erresuma Batua)   200 m bularra

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Jenna Strauch's 'pinch me' moment from her Paris Olympics campaign» Bendigo Advertiser 2024-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
  2. (Ingelesez) Wright, Nick. (2024-06-10). «Titmus, McKeon, Strauch? Why unheralded ace looms as huge medal hope» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).

Kanpo estekak

aldatu