Jean Guitton (Saint-Étienne, 1901eko abuztuaren 18a - Paris, 1999ko martxoaren 21a) frantses filosofo, idazle eta pentsalaria izan zen. Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen, eta irakasle izan zen institutu batean (1924-1937), Montpellierko Unibertsitatean gero (1937-1946), Dijonekoan ondoren (1948-1954) eta Parisko Unibertsitateko Letretako Fakultatean 1955tik 1968ra. Charles de Gaulle, François Mitterrand, Louis Althusser eta Lord Halifaxen laguna izan zen, eta Joan XXIII.a, Paulo VI.a eta Joan Paulo II.a Aita Santuena. Katolizismo modernoaren oinarriak finkatzen lagundu zuen; Vatikanoko Bigarren Kontzilioan parte hartzen utzi zioten laiko bakarra izan zen. Haren pentsamenduan nabaria da Platon, Bergson eta Pougeten eragina, eta pentsamendu modernoaren eta katolizismoaren arteko harremanak aztertu zituen, batez ere. Filosofiaz, filosofiaren historiaz eta erlijioaren filosofiari buruz idatzi zuen: La philosophie de Newman. Essai sur l'idée de développement (1933, Newmanen filosofia. Bilakaeraren ideiari buruzko saiakera), La pensée moderne et le catholicisme (1936-1939, Pentsaera modernoa eta katolizismoa), Le problème de Jésus et les fondements du témoignage chrétien (1947, Jesusen auzia eta kristau lekukotasunaren oinarriak), Essais sur l'amour humain (1948, Gizakiaren maitasunari buruzko saiakerak), De la signification du cosmos (1966, Kosmosaren esanahiaz), La pensée et la guerre (1969, Pentsaera eta gerra).

Jean Guitton
17. seat 10 of the Académie française (en) Itzuli

1961eko ekainaren 8a - 1999ko martxoaren 21a
Léon Bérard - Florence Delay
Bizitza
JaiotzaSaint-Étienne1901eko abuztuaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 5. barrutia1999ko martxoaren 21a (97 urte)
Hobiratze lekuachapelle du Deveix (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
lycée du Parc (en) Itzuli
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacques Chevalier (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)La Croix
Parisko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakSergei Bulgakov (en) Itzuli
KidetzaFrantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Erreferentziak aldatu