Javorivsky Parke Nazionala

Javorivsky Parke Natural Nazionala (ukraineraz: Яворівський національний природний парк) –Javoriveko Parke Nazional modura ere ezaguna– Ukrainako Roztocze-an dago kokaturik, Mendebaldeko Ukrainako eskualde fisiografiko interesgarrienetako bat dena. Ukrainako Roztoczea 75 kilometro luze den mendilerro estu batek –25 kilometro, batez beste– osatzen du, Polisia Txikiaren iparraldean nabarmen igotzen dena. Haren hego-ekialdean Europako banalerro nagusia kokatzen da, zeinaren isurialdeetan bi itsasoren arroetako ibaiak sortzen diren; Itsaso Beltza eta Baltikoa.

Javorivsky Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaNatura-parke nazional
Azalera7.078,6 ha
Geografia
Map
Koordenatuak50°01′22″N 23°46′21″E / 50.0227°N 23.7724°E / 50.0227; 23.7724
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Lviveko oblasta

Historia

aldatu

Parkea 1998ko uztailaren 4an ezarri zuen Ukrainako Pesidenteak, garaiko Javorivsky Eskualdeko Paisaia Parkearen –1996tik bertan zegoena, 4,190 hektareako eremuarekin–, Javoriveko base militarraren eta Maherivskoho baso-enpresen inguruko eremuetan. Parke nazionalaren egungo azalera 7,108 hektareakoa da, zeinetatik horietatik guztietatik 2,915 erabilera iraunkorrerako emandako parkea den. Beste 4,193 hektareak, bestalde, parke-egituran sartutakoak dira, lurretik kendu gabe.

Parke-erakundeak 44 pertsona ditu barne –dibisio zientifikoa kontutan harturik–.

 
Parkearen logotipoa.

Eremuaren klima tipikoa da Roztoczearentzat, mendebaldeko aire-korronte atlantikoen eta ekialdetik kontinenteen eragin-eremuaren mugan kokatuta baitago. Klima orokorra nahiko hezea da. Urteko batez besteko prezipitazioa 700 mm-koa da eta batez besteko tenperatura 7.5ºCkoa. Prezipitazio gehien ekainean eta uztailean egiten du; gutxien, berriz, urtarrilean eta otsailean. Hilabeterik beroena uztaila da –17.7ºCrekin–; hotzena, berriz, urtarrila –-4.2ºCrekin–. Urteko tenperaturak gorabehera txikiak ditu eta, udan, 21.9ºCra irits daitezke.

Geografia

aldatu

Javorivsky Parke Nazionala, oro har, baso-estaldura altua du, Roztoczearen parte izateko. Parkeak ohikoenak diren baso motak adar-haritzen, pinu-haritzen eta pinudi-basoak dira; sakonuneetan, gainera, haltzak aurki daitezke. Pagadiak mendilerroaren ekialdeko mugatik gertu hazten dira ere, mendi-paisaietara mugaturik. Ipar-ekialdeko mugan, berriz, bizirik irauten duten izei-, Picea- eta sikomoro-poltsiko interesgarriak. Holozenoaren erdialderako erlikiak pagadiak eta pinudiak dira. Landaredi belarkareak, berriz, azalera askoz txikiagoa hartzen dute; horiek, belardi naturalek eta antzinako larre eta bizilekuetako eremuek osatzen dute, baita ibai eta kanalak ere. Baldintza natural onak direla eta, Parke Nazionalak aisialdirako ahalmen handia du, bai eta helmuga turistiko interesgarria da ere.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu