Logotipo
Logotipoa, batzuetan logo laburtzapenaz ere deitua, erakunde edo marka bat identifikatzen duen elementu grafikoa da. Grafiko soil batez diseinatu badaitezke ere, maiz erakunde edo marka izena ere barnehartzen dute, irudi edota tipografia berezi batez.
Metal beroko tipografiaren garaian, logotipo bat hitz bakar bat zen, tipografia bakarrekoa (adibidez: ATF Garamond), bi hizki edo gehiago dituen ligamentu baten kontrakotzat hartuta, baina hitzik osatu gabe. Hedaduraz, terminoa, era berean, modu berezian jarritako eta ordenatutako sailkapen tipografiko baterako ere erabiltzen zen. Komunikazio masiboaren garaian, enpresaren logotipoa, askotan, bere markaren sinonimo da[1].
Diseinuaren oinarriak
aldatuLogotipo bat arrakastatsua izan dadin, diseinuaren oinarrizko printzipioekin bat etorri behar du, non «gutxiago gehiago» baita. Sinpletasun hori kontuan hartuta, bost puntu hauek dira garrantzitsuenak:[2]
- Irakurgarria - tamaina txikieneraino.
- Eskalagarria - behar den edozein tamainatara.
- Erreproduzigarria - murrizketa materialik gabe.
- Bereizgarria - bai positiboan bai negatiboan.
- Gogoangarria - hunkitu eta ahaztu gabe.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Wheeler, Alina. (2006). Designing brand identity : a complete guide to creating, building and maintaining strong brands. (2nd ed. argitaraldia) John Wiley ISBN 0-471-74684-3. PMC 62282713. (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ Morcillo, Nerea. (2022-04-23). «Logotipo motak: diseinua osatzen duten logotipo mota desberdinak» Creativos Online (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |