Ireki menu nagusia

Jacobus Antonious Peter Cillessen (Nijmegen, Herbehereak, 1989ko apirilaren 22a) holandar futbol jokalaria da, atezain gisa Valentzian jokatzen duena. 2019ko ekainaren 26ean fitxatu zuen talde honek 35 milioi eurorengatik, Neto Barçara saltzearekin batera. Aurretik, hiru denboraldi Bartzelonan egon zen, Ter Stegenen itzalpean. Herbehereetako selekzio nazionalean ere jokatzen du, eta honekin titularra da. 2014ko Brasilgo mundiala ere jokatu zuen.

Jasper Cillessen
Save the Dream at the Match of Champions (31791512761) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Jacobus Antonius Peter Johannes Cillessen
Jaiotza Nimega1989ko apirilaren  22a (30 urte)
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
Hizkuntzak nederlandera
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg NEC Nimega2010-2011340
Flag of None.svg Netherlands national under-21 football team2010-2010
Flag of None.svg Herbehereetako futbol selekzio nazionala2013-500
Flag of None.svg Jong Ajax2013-201442
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2016-08-25-2019-06-2550
Flag of None.svg Valencia Club de Fútbol2019-06-26-
 
Posizio edo espezialitatea futbol atezaina
Kirol zenbakia 13
Pisua 82 kilogramo
Altuera 187 zentimetro
Jasotako sariak

IbilbideaAldatu

Bere ibilbidea NEC-eko harrobian hasi zen, bere hiriko futbol taldea baitzen. 2001etik 2010era kategoria ezberdinak eskalatzen joan zen 2010ean lehen taldera iritsi zen arte. NEC Nimegan urte bat egon zen, 2011rarte, eta orduan Amsterdamgo Ajaxek fitxatu zuen. Urte horretan erabat titularra izan zen, 34 partidu jokatu baitzituen. Ajaxek bere taldera ekarri zuenean, 3 milioi ordaindu zituen, eta Jasper Amsterdamen egon zen beste 5 urte, 101 partidu jokatuz. Bere maila izugarria erakutsi zuenez, Bartzelona iritsi zen, eta 13 milioi eurorengatik atezaina fitxatu zuen, nahiz eta bertan egon zen 3 urteetan ez zuen gehiegi jokatu. Errege kopan partidu gehienak jokatu zituen, eta baita 2 kopa bera titular izanda irabazi ere, baina Ligan 3 denboralditan 5 partidu besterik ez zituen jokatu. Txapeldunen Ligan berriz, ez zuen partidu bat besterik jokatu, Marc-André ter Stegen munduko atezain onenetarikoa baitzen Jan Oblakekin batera. 2019ko udan, Bartzelonak eta Valentziak elkar-truke bat egin zuten, eta Valentziak Netoz gain 5 milioi euro ordaindu zizkion Barçari Jasper Cillessenengatik.

Kluba Urtea Partida(k) Gol(ak)
NEC 2010 - 2011 34 0
Ajax 2011 - 2016 101 0
Bartzelona 2016 - 2019 5 0
Valentzia 2019 - 0 0