Marc-André ter Stegen

futbolari alemaniarra

Marc-André ter Stegen (ˌmaɐ̯k ʔanˈdʁeː teːɐ̯ ˈsteːɡn̩; - ʔãˈd- ahoskatua;[1]Mönchengladbach, Alemania, 1992ko apirilaren 30a) Ter Stegen bezala ezagunagoa, futbol jokalaria da, atezain moduan aritzen dena. Bartzelonan jokatzen du 2014ko udatik, eta baita Alemaniako selekzioan ere.

Marc-André ter Stegen

(2018)
Bizitza
JaiotzaMönchengladbach1992ko apirilaren 30a (31 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Borussia Mönchengladbach1996 / 2010
Germany national under-16 football team2007 / 200870
Germany national under-17 association football team2008 / 2009160
Borussia Mönchengladbach II2009 / 2011180
Germany national under-18 football team2009 / 201080
Germany national under-19 football team2010 / 201150
Borussia Mönchengladbach2011 / 20141080
Germany national under-21 football team2012 / 2015130
Alemaniako futbol selekzio nazionala2012 / 380
Bartzelona Futbol Kluba2014 / 2680
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Kirol zenbakia1
Pisua85 kilogramo
Altuera187 zentimetro

IMDB: nm4970127 Twitter: mterstegen1 Instagram: mterstegen1 FIFA: 309302 UEFA: 250007631 Edit the value on Wikidata

Transfermarkt orrialde espezializatuaren arabera 90 milioi euroko balioa du.

Ibilbidea aldatu

Ter Stegenek orain arte bi taldetan jokatu du. Borussia Mönchengladbach taldean hazi zen 4 urte zituenetik, eta hainbat kategoriatan ibili ondoren 2009an bigarren taldera igo zen. Bigarren taldean 18 partidu bakarrik jokatu ondoren lehen taldearen dinamikan sartzen hasi zen, eta 2010ean lehen taldean sartu zen. Hemen eman zituen 4 urteetan 108 partidu jokatu zituen, oso maila ona emanez, eta aldi berean, Bartzelonaren interesa piztuz. 2014ko udan, 12 milioi euro ordainduz talde honetara iritsi zen, eta gaur egun 2022. urtera arteko kontratua du. Jada 100 partidutik gora jokatu ditu Ligan bakarrik.

Kluba Herrialdea Urtea Partida(k) Jasotako gola(k) Partida(k) atea zulatu gabe
Borussia Mönchengladbach   Alemania 20102014 127 136 45
Bartzelona   Katalunia 2014- 278 272 114

Selekzio nazionala aldatu

2012ko maiatzaren 26an debuta egin zuen, eta ordutik Alemaniako selekzio nazionalean jokatzen du. Denbora honetan zehar gehienetan Manuel Neuer-en ordezkoa izan den arren, 25 partidu jokatu ditu. Momentuz Eurokopa batean (2016) eta Munduko txapelketa batean (2018) deitu dute, baina bietako batean ere ez du jokatu.

16, 17, 18, 19 eta 21 urtez azpiko selekzioetan jokatu du aurretik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) Borussia Mönchengladbach. (2016-9-26). Ter Stegen kommt nach Hause. YouTube.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.