Japoniar piper-belarra edo japoniar poligonoa (Fallopia japonica) poligonazeoen familiako landare belarkara da, jatorria Korean, Txinan eta Japonian duena. Klima leku heze eta epeletan, Euskal Herriko kostaldea barne, landare inbaditzailetzat hartzen da[1][2]. Munduko 100 espezie exotiko inbaditzaile kaltegarrienetako bat da[3].

Japoniar piper-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaPolygonaceae
GeneroaReynoutria
Espeziea Reynoutria japonica
(Houtt.) Ronse Decr. 1988
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakReynoutria japonica leaf (en) Itzuli, Reynoutria japonica seed (en) Itzuli eta Japanese knotweed seed powder (en) Itzuli
Habitatsolutional cave (en) Itzuli

Ezaugarriak aldatu

Landare belarkara, iraunkorra eta errizomaduna da. Sustraiak birakariak dira, barrutik hutsak, eta banbuaren antzekoak, pinporta gorriztadunak, eta 3 m luze izan daiteke. Hostoak 15 cm luze dira, obalak eta txandakatuak.

 
Zurtoinak

Udaberri amaieran loratzen da, krema-zuri koloreko lore txiki sexu-bakarrekoak ditu, lore askotako infloreszentzia laxotan jarriak. Errizomek lurpeko sustrai lodi eta zurkarak dituzte, korapilo itxurakoak, eta, apurtzen direnean, laranja koloreko muin dirdiratsua dute.

Sustrai-sistema 1-3 metro sakon hazi daiteke, eta luze-zabalean, berriz, 7 metroan. Sustrai horiek berek landare berriak emango dituzte.

Neguan hostoak hil, eta laranja/marroi kolorekoak bihurtzen dira. Zurtoin marroi zurkarak, ordea, hainbat urtez iraun dezake zutik. Martxo-apiril aldera bizkortzen da. Sustraietatik ernamuin gorri-purpurak datoz behetik gora. Sustrai-sisteman udazkenean metaturiko elikagai ugariari esker, ernamuin horiek oso azkar haziko dira.

Landare inbaditzailea aldatu

Japoniar piper-belarra bazka landare eta apaingarri modura sartu zen 1825ean Leiden hiriko lorategi botanikoan eta, harrez geroztik, ingurune naturalera hedatu zen Europan eta Estatu Batuetan. Klima epel eta hezeetan zabaldu da, batez ere erreka bazterretan, garraio-bideetako ertzetan eta hondakinez betetako inguruetan.

Hiri eta landa guneetan hainbat arazo eragiten ditu: errepideak eta trenbideak ondo ikusteko traba, uholdeen aurkako egiturak eten, ezpondak higatu, asfalto-espaloiak zulatu eta abar.

 
Japoniar piper-belarrak guztiz hartutako erreka-bazterra

Natura inguruetan, berriz, gehiegizko hazkunde monoespezifikoa dela-eta, okupatzen dituzten ekosistemetako dinamika aldatuta uzten dute, eta biodibertsitateari kalte egiten diote. Ur-bazterretako landareen txoko ekologikoa hartzen dute, eta hara loturiko fauna eta flora lekuz aldatzera behartu.

Kontrola eta ezabatzea aldatu

EAEko ur agentziak badu programa bat japoniar piper-belarra kontrolatzeko eta ezabatzeko[4].

Simonimoak aldatu

  • Reynoutria japonica Houtt. 1777 = Fallopia japonica var. japonica
  • Polygonum cuspidatum Sieb. & Zucc.
    Zenbat biólogo eta kimikarik erabilia, Asían batez ere
    • Polygonum cuspidatum var. compactum (Hook f.) Bailey = Fallopia japonica var. compacta
  • Polygonum zuccarinii Small
  • Pleuropterus cuspidatus (Sieb. & Zucc.) Moldenke
  • Pleuropterus zuccarinii (Small) Small

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu