Jan Van Scorel
Jan Van Scorel (Schoorl, 1495eko abuztuaren 1a - Utrecht, 1562ko abenduaren 6a) holandar pintore, arkitekto eta ingeniaria izan zen. Italiako Pizkundeko pintura-moldeak eraman zituen Holandara. 1517an, Gossaert pintore flandriarrarekin jarri zen lanean Utrechten, eta 1519an ezagutu zuen Durero Nurenbergen. Venezia aldera jo zuen ondoren, eta handik Mediterraneo ekialdeko lurretara abiatu zen. 1522-1524 bitartean Belvedereko Museoko arte-bildumaren ikuskari egon zen, eta 1524an itzuli zen Holandara. Italiako pintura-moldeak zabaldu zituen Holandan, eta erlijio- eta mitologia-gaiak landu zituen bere obretan. Manierismoaren eragina nabarmendu zen lan horietan. Berezko estiloa darie, ordea, erretratuei (Mutiko baten erretratua, 1531).
Jan Van Scorel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Schoorl (en) , 1495eko abuztuaren 1a |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Heriotza | Utrecht, 1562ko abenduaren 6a (67 urte) |
Irakaslea(k) | Jacob Cornelisz van Oostsanen (en) Jan Mabuse |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, arkitektoa, artista grafikoa, artista bisuala eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | erretratua |
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Van Scorel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.