Neska gaztea ostrak jaten

Neska gaztea ostrak jaten (nederlanderaz: Het oestereetstertje) XVII. mendean, Jan Vermeerrek egindako olio-pintura da. 1658-1660an egina, egun Hagako Mauritshuis museoan erakusten da, Herbehereetan.

Neska gaztea ostrak jaten
(
Het oestereetstertje)
Jatorria
Sortzailea(k)Jan Steen
Sorrera-urtea1658
Izenburua‘Het oestereetstertje’ eta Girl Eating Oysters
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak20,5 (altuera) × 14,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass31D13, 41A2, 61B(+53), 25F72(OYSTER), 41C341, 48C5142, 33C21, 47D8(KNIFE), 41C711, 41C eta 41C323
Kokapena
LekuaMauritshuis
BildumaMauritshuis
Inbentarioa818
JabeaPieter Locquet (en) Itzuli eta Lucretia Johanna van Winter

Azterketa aldatu

Genero-eszenaren margolan hau, nahiz eta gai sinplea erakutsi, konplexua bere antolaketan. Lanaren zentroan neska gazte bat ikusten dugu. Ondo jantzita dago, zamar iledun gorri batez. Mahai baten aurrean eserita ostra bati gatza botatzeko unean harrapatu du margolariak. Ostra janari garesti eta afrodisiakotzat jotzen da tradizionalki eta, modu batez, neskaren begiradak, ikusleari zuzenduta, malezia erakusten du. Neskak aurrean duen mahaia benetako izadi hila da; bertan beste ostrak, ogi ireki bat, kopa bat ardo zuri eta, orokorrean, luxuzko baxera, tartean Delft zeramikako pitxerra, kristalezko kopa... Neskaren atzealdean ate ireki bat ikusten da eta tartean bikote bat mahai baten gainean ostrak irekitzen eta prestatzen, eta haien gainean beste margolan bat non paisai bat ikus daitekeen.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Patrick de Rynck: Jan Steen, «Joven comiendo ostras», 310-311 or. Cómo leer la pintura, 2005, Random House Mondadori, S.L., ISBN 84-8156-388-9

Kanpo estekak aldatu