Jacques de Rue

Jacques de Rue (?-Paris, 1378ko ekainaren 16a) frantziar noblea izan zen, Karlos II.a Nafarroakoaren txanbelana izan zena.

Jacques de Rue
Bizitza
JaiotzaII. milurtekoa
Heriotza1378 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza modua: urkatzea
Jarduerak
Jarduerakganberazaina

Ehun Urteko Gerran, Cocherelgo guduan jasandako porrotaren ostean, Karlos II.a Nafarroakoaren irrika Frantziako koroarekiko izugarri murriztu zen. Soa Iberiar penintsulan kokatuta, ingelesarekin hitzarmena bilatu zen Gaztelako erregearen aurka[1]. Rikardo II.a Ingalaterrakoari, 1.000 soldaduko (500 arkulari eta 500 arma-gizon) armadaren truke, Karlos II.ak Cherbourg utzi zien ingelesei hiru urtetarako[1]

Karlos V.a Frantziakoak saldukeriatzat hartu zuen hitzarmena 1378ko martxoaren 25ean Jacques de Rue atxilotu zuen. Itaunketa bi jasan zituen, bata Corbeilen bestea Châteleten. Torturapean, Nafarraoako erregearen aliantza eta Karlos V.a pozoitzeko bi saiakerak, bata 1370ean eta bestea 1378an, aitortu zituen.

Ekainaren 16an, beste lagunekin batera, tartean Pierre du Tertre, Parlamentuaren Ganbera Nagusiaren aurrean agertu zen. Jacques de Rue eta Pierre du Tertre heriotza zigorra jasan eta Hallesen burua moztu zieten. Bere buruak pika baten gainean jarri eta Montfauconen erakutsi zituzten. Besoak eta hankak, berriz, Parisko ateetan bukatu ziren.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Autrand, Françoise. (1994). Charles V. Fayard, 810 or..
  2. Bordonove, Georges. (1988.). Les Valois - Charles V le Sage. in: Les Rois qui ont fait la France. 1 éditions Pygmalion.


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.