Ireki menu nagusia

Jacques Mercanton (Lausana, 1910eko apirilaren 16a - ibidem, 1996ko apirilaren 27a) suitzar idazlea izan zen. Hogeita bost urtez, literatura-irakasle izan zen Lausanako Unibertsitatean. Grinen poesia eta tragedia azaldu du obra guztian, hala kontakizunetan —Le Secret de vos coeurs (1942, Zuen bihotzeko sekretua), La Sibylle (1967, Sibila), L'Amour dur (1980, Amodio gogorra)— nola eleberrietan —Thomas l'incrédule (1943, Tomas sinesgabea), L'Eté des Sept-Dormants (1974, Zazpi lotien uda)—. Istorio horietan, bikoteak azaltzen dira beti, eta haien zoriona arriskuan jartzen du eritasunak edo heriotzak. Bikoteen asmoak, hausnarketak eta ametsak dira, hain zuzen, testuaren muina. Obra gehienak idazleak ongi ezagutzen dituen paraje ezagun eta maiteetan kokatuta daude: Italian, Suitzako Engadinan, Bavarian eta Pragan, adibidez. Eleberrigile aparta izateaz gainera, saiakeragile bikaina da, Thomas Mann, T.S. Elliot, Lawrence Arabiakoa, On Kixote eta Frantziako klasiko handiei buruzko idazlanetan erakutsi duenez.

Jacques Mercanton
Jacques Mercanton (1990) by Erling Mandelmann.jpg
Bizitza
Jaiotza Lausana1910eko apirilaren  16a
Herrialdea  Suitza
Heriotza Lausana1996ko apirilaren  27a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lausanako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Lausanako Unibertsitatea
Jasotako sariak

ErreferentziakAldatu