T. E. Lawrence

Thomas Edward Lawrence, ezizenez Lawrence Arabiakoa, profesionalki T. E. Lawrence gisa ezaguna, (1888ko abuztuaren 16a, Tremadog, Gales - 1935eko maiatzaren 19a, Bovington Camp, Ingalaterra) britainiar militar, arkeologo eta idazle bat izan zen. 1916-1918 bitartean jazotako Arabiar Iraultzan buruturiko lotura lana eta bere balentriengatik berebiziko ospea bereganatu zuen. Bere bizitasuna, ekintzak eta arabiarrekin zuen adiskidetasunak, nahiz bere bizipenak idatziz deskribatzeko izan zuen trebeziaren ondorioz mundu osoan Lawrence Arabiakoa ezizenaz ezagutua izan zen. Hau dela eta, 1962an bere biziari buruzko Lawrence of Arabia filma estreinatu zen.

T. E. Lawrence
Te lawrence.jpg
Bizitza
JaiotzaTremadog1888ko abuztuaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBovington Camp (en) Itzuli1935eko maiatzaren 19a (46 urte)
Hobiratze lekuaSt Nicholas Church (en) Itzuli
Heriotza moduaistripua: trafiko-istripua
motozikleta-istripua
Familia
AitaSir Thomas Chapman, 7th Baronet
AmaSarah Junner
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCity of Oxford High School for Boys (en) Itzuli
Jesus College (en) Itzuli
(1907 - 1910) : historia
Magdalen College (en) Itzuli
(1910 -
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arkeologoa, autobiografialaria, idazlea, ofizierra, gidoilaria, itzultzailea, castellologist (en) Itzuli, espioia, diplomazialaria, hegazkinlaria, militarra eta world traveler (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Lan nabarmenakSeven Pillars of Wisdom
Jasotako sariak
Izengoitia(k)John Hume Ross, Thomas Edward Shaw eta Laurence d'Arabie
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Royal Air Force
Graduateniente koronel
koronel
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Arabiar Iraultza
Siege of Medina (en) Itzuli
Battle of Aqaba (en) Itzuli
Battle of Megiddo (en) Itzuli
Capture of Damascus (1918) (en) Itzuli

Find a Grave: 1430 Edit the value on Wikidata

Lawrence Arabiakoaren irudi publiko honen bultzatzaile nagusietako bat Lowell Thomas estatubatuar kazetaria izan zen, bai eta Lawrence Arabiakoak berak 1922an bere bizitzari buruz idatzitako Seven Pillars of Wisdom ("Jakintzaren Zazpi Oinarriak") autobiografia ere.

Erabateko bizitza abenturazalea izan zuen, honen lekuko bere esaldi hau:

« Bi motako gizonak daude: batzuk lo egin eta gauez amesten dutenak, besteak esnatuta eta egunez amesten dutenak... azken hauek arriskutsuak dira, beren ametsak egi bilakatu arte ez baidute amorerik emango. »
Thomas Edward Lawrence

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: T. E. Lawrence