Izhma (errusieraz: Ижма) Errusia ipar-mendebaldeko ibaia da, Petxoraren eskuinaldeko adarra, Komien Errepublika zeharkatzen duena. Sosnogorsk hiritik igarotzen da, eta Ukhtatik ez oso urruti. 531 kilometro luze da, eta 31.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du.

Izhma
Ижма
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera531 km
Geografia
Map
Koordenatuak65°19′24″N 52°54′28″E / 65.3233°N 52.9078°E / 65.3233; 52.9078
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Komi
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera31.000 km²
Ur-emaria203 m³/s
IturburuaTiman mendilerroa
Bokalea
()
Petxora

Geografia aldatu

Izhma ibaiak ipar-mendebaldeko Errusiako Timan mendilerroan du iturburua, eta 31.000 kilometro koadroko eremua drainatzen du, 531 kilometroko ibilbidean. Ust-Izhman Petxora ibaiarekin bat egiten du. Ibaiadar nagusiak Ukhta eta Ajuva dira.

Hidrometria aldatu

Izhma ibaiaren emaria 1981-1991 bitartean neurtu zen Petxorara isuri baino 79 km lehenago.[1] Ibaiak 28.700 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 92. Emari handiena maiatzean du (1.330 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena martxoan (75 m³/s). Azaro erdialdetik maiatzera izozturik egon ohi da.

Izhmaren batez besteko emariak (m³/s), ahoa baino 79 km gorago neurtuak
Datuak: 1981 eta 1991 artean

Erreferentziak aldatu

  1. Izhma At Izhma, r-arcticnet.sr.unh.edu


Kanpo estekak aldatu