Karagandy probintzia

Karagandy probintzia (bestelako idazkeraz: Karaganda, Qaraghandy; kazakheraz: Qaraǵandy oblysy; errusieraz: Карагандинская область), Kazakhstango lurraldea da, probintzia edo oblasta da. Duen azaleraz, 428.000 km², herrialdeko probintzia zabalena da, non 1.375.000 biztanle inguru bizi diren. Karagandy da hiriburua.

Karagandy probintzia
Қарағанды облысы, Qarağandy oblysy
 Kazakhstan
Каркаралы, Karkaraly National Park, Kazakhstan.jpg
Flag of Karagandy Oblast.svg Coat of Arms of Karagandy Province.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Kazakhstan
ISO 3166-2KZ-35
HiriburuaKaraganda
Äkim of Karaganda Region (en) ItzuliQ112993582 Itzuli
Geografia
Koordenatuak48°N 71°E / 48°N 71°E / 48; 71
Karagandy in Kazakhstan.svg
Azalera427.982 km²
MugakideakKostanay probintzia, Aqmola, Pavlodar probintzia, Ekialdeko Kazakhstan, Almatyko probintzia, Zhambyl, Hegoaldeko Kazakhstan, Kyzylorda probintzia eta Aktobe probintzia
Demografia
Biztanleria1.371.974 (2022)
Dentsitatea3,21 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+06:00 eta Asia/Almaty (en) Itzuli
karaganda-region.gov.kz

Probintzia 9 barrutitan banatuta dago; 11 hiri daude, 39 udal eta 557 herri.

GeografiaAldatu

Lurralde elkorra eta laua da: muinoak daude tarteka. Ixim ibaiak probintzia honetan du iturburua; gero Irtyx ibaian isurtzen ditu urak. Karagandyn dago 90.300 ha-ko Karkaraly Parke Nazionala.

HistoriaAldatu

Sobietar Batasunaren agintepeko sasoian ikatz-meatzeen ustiaketa handia egin zen. Uste dute bertan gulag edo behartutako lanen esparruak ere bazeudela. Bigarren Mundu Gerraren ostean Stalinek alemaniar asko deportatu zituen inguru hartara.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu