Ireki menu nagusia

Ixchel, [iʃ'tʃel] ahoskatuta, maia herrientzat jaiotzaren pertsonifikazioa zen. Jainkosa hau Quintana Roon dagoen Ecab probintziaren Cozumeleko uhartearen patroia zen eta han zuen bere tenplu nagusia. Peregrinazio tokia zen azken hau eta Chichén Itzáren santutegiaren parekoa izatera heldu zen. Halaber, Ixchel ilargiaren jainkosa zen, azken buruan bere izenak "azal txurikoa" esan nahi baitzuen. Maia herriarentzat ilargia emankortasunarekin lotuta doa, lurraren, animalien eta gizakien emankortasuna. Emankortasunaren errituetan hilargiari sexu-kemena eta seme-alabak izateko ahalmena eskatzen zitziaon. [1] Horregatik ere Chaac jainkoarekin lotzen zaio.

Ixchel maitazunaren, geztazunaren, lanaren, ilargiaren, eta sendagaien jaikosa da. Eguzkiaren jainkoaren emaztea da. Batzuetan untzi batekin representatzen da. Haren izena emakume hoztadarra signifikatzen da.

Ixchel itzamnarekin eskondu zen eta hama hiru seme-alaba euki zituzten, hauek jaikoak izatera eldu ziren.

Emakume zahar bat jozten reprezentatzen du. Buruan suge bat dauka eta bere gonan hezur batzuk daude gurutzeak zortzen.

Lau manifeztaiso zituen laurak kolore ezberdinekoak (gorria, zuria, beltza, eta horia) hauek unibetzuaren lau runboak erakuzten zituzten.

Templu inportanteenetariko bat Cuzami irlan dago, Xcaretetik kanoak joaten ziren Cuzamil templora, jainkosa honen horakulua hartzeko. Bidai honetan emakume gazteak joaten ziren seme-alabak eukiteko.

ErrepresentazioaAldatu

Maia kodexetan Ixchel bi jainkosa moduan ager daiteke: bat gaztea, "I jainkosa" edo Ixchel, ilargikoa, bestea zaharra, "O jainkosa" edo Ixchel Yax, ehunen jainkosa. Jainkosaren beraren bi aspektu ziren. Baita ere ortzadarraren eta medikuntzaren jainkosa bezala ikusia izan zen. Lurrarekin lotuta, sai-erregea, tximua, armiarma, oreina eta nicté lorea harekin erlazionatzen ziren.[2] Zaharra bezala pegar batez azaltzen zitzaion, lurra ureztatzen edo, bestela, gerrikoko ehundegi batez josten. Buruan sugea izaten zuen eta soinekoan hezurrak gurutze formak antolatuz.

MitoaAldatu

Itzamná jainko ahalguztidun, ilargiaren jainkosarekin ezkondu zen. Haiengandik Yum Kaax (artoaren jainkoa), Ek Chuah eta sakrifizioen eta izarren jainkoak sortu ziren. Haien alabak uretaren, gauaren eta paradisuaren jainkosak izan ziren.

Ixchelek bazuen bere aldarte gaiztoa ere bai. Kasu horietan zahar bat moduan irudikatzen zaio.

PeregrinazioaAldatu

Tenplu nagusia, beraz, Cozumel uhartean zegoen eta bertara Tabascotik, Campechetik, Champotónetik, Yucatán osotik milaka erromesak ailegatzen ziren. Bertara peregrinoak txalupak erabiltzen zituzten; hauek gaur egun Xcaret dagoen tokitik ateratzen ziren, Pole portutik. Cozumelen jainkosaren orakuloa zegoen. Peregrinazio horren helburuak haurdanuldiekin lotura zuzena zuen: emakume gazteek Ixcheli haurdun gelditzea eskatzen zioten, alegia. Peregrinazio bitartean erromesak jainkosaren babespean zeuden.

Isla Mujeres (Quintana Roo) ere Ixcheli konsagratuta zegoen.

ErreferentziakAldatu

  1. Los dioses mayas, 58.
  2. Los dioses mayas, 58.

Kanpo loturakAldatu

BibliografiaAldatu