Iván Pedroso

atleta kubatarra

Iván Lázaro Pedroso Soler (iˈβan peˈðɾoso; Habana, 1972ko abenduaren 17a) kubatar atleta da, luzera jauzian espezializatua.

Iván Pedroso

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIván Lázaro Pedroso Soler
JaiotzaHabana1972ko abenduaren 17a (51 urte)
Herrialdea Kuba
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta eta entrenatzailea
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua66 kilogramo
Altuera176 zentimetro

IAAF: 14169391 Olympic.org: ivan-pedroso Edit the value on Wikidata

Hamaika urte zituela hasi zen atletismoan, eta zaletasun horretan lagungarri gertatu zitzaion 1991ko Joko Panamerikarrak egin ziren estadiotik hurbil bizi izana eta Kuban eliteko kirolariek jasotzen duten laguntasuna. Hamazazpi urte zituenerako zortzi metro luzetik gora jauzi egiteko gai zen. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan laugarren gelditu zen. Hurrengo urteetan munduko txapelketa ezin jokaturik gelditu zen, min hartuta zegoelako, baina 1995ean, Sestrièren, garaipena lortu zuen eta ordu arte estatubatuarren esku egondako nagusitasuna eskuratu zuen. Hain zuzen ere, Mike Powellen errekorra gainditu zuen 8,96 metroko markarekin, baina historiarako betiko erregistratuta gelditu den arren, marka hura ez zen ofizialtzat onartu, klimatologia aldeko zuela eta: anemometroak zioen onargarria zela jauzia, baina eztabaida luzeen ondoren Atletismo Amateurreko Nazioarteko Federazioak ez zuen marka homologatu. Urte hartan bertan Joko Panamerikarretako urrezko domina irabazi zuen (Carl Lewisek eta Mike Powellek zuten marka gaindituta) eta denboraldiko munduko markarik onena lortu zuen Salamancan. 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan min hartu zuen eta ezin izan zuen garaipena eskuratu, baina 1997an pista estaliko munduko txapelketan, Lievinen (Frantzia), irabazle izan zen.

Erreferentziak aldatu