Itziar Iratzagorria

Politikaria

Itziar Iratzagorria (Urduliz, Bizkaia, 1977ko apirilaren 17a) politikaria da.

Itziar Iratzagorria

Alkate

Bizitza
JaiotzaUrduliz1977ko apirilaren 17a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

2023ko ekainaren 17an Urdulizko alkate bilakatu zen, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz eta Elkarrekin Podemosen babesari esker.[1][2][3]

Biografia aldatu

Urdulizen biztanleriak gorakadak (2023an 3.684 biztanle izatetik 2023an 5.164 izatera igaro zen) Udalbatzaren aldaketa sortu zuen gakoetako bat izan zen, izan ere, ordezkarien kopurua 11tik 13ra igo zen. Horrela, 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan EAJk bere sei zinegotziei eustea lortu zuen arren, ez zion balio izan Alkatetza atxikitzeko, koalizio abertzaleak beste sei lortu baitzituen, 2019ko hauteskundetan baino bi gehiago. Modu horretan eta Elkarrekin Podemosen babesari esker, 2023ko ekainaren 17tik aurrera EH Bilduko Itziar Iratzagorriak hartu zuen bere gain alkate kargua.[1][4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «EH Bilduko Itziar Iratzagorriak jaso du aginte-makila Urdulizen - Urduliz» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  2. López, Alejandro. (2023-06-17). «Itziar Iratzagorria, de EH Bildu, se convierte en alcaldesa de Urduliz gracias a los votos de Elkarrekin Podemos» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  3. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
  4. Digital, Confidencial. (2023-06-17). «EH Bildu arrebata al PNV la Alcaldía de Urduliz (Vizcaya) tras el apoyo del único concejal de Podemos» Confidencial Digital (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).

Kanpo estekak aldatu