Itzaga (Itzagaondoa)

Itzagaondoko herri hustua, Nafarroa Garaian

Itzaga[1][a] edo Eitzaga[b] Itzagaondoa udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Itzaga
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaItzagaondoa
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaItzaga
Posta kodea31421
Herritarraitzagar, eitzagar
Geografia
Koordenatuak42°43′03″N 1°26′04″W / 42.71736738°N 1.43452594°W / 42.71736738; -1.43452594
Garaiera1234 metro
Distantzia32,2 km (Iruñetik)
Demografia

1512. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Itzagaondokoa Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak itzagarrak edo eitzagarrak ziren.

Izena aldatu

Itzaga edo Eitzaga toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Eyçega (1366)
  • Eicega (1444)
  • Icega (1444)
  • Eizaga (1534)
  • Izaga (1615)
  • Equizaga (1707)
  • Eguizaba (1736)
  • Eguizaga (1800)
  • Eitzaa (1930)
  • Eizaga (2002)

Geografia aldatu

Itzaga Itzagaondoa ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima aldatu

Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Estazio meteorologikoak aldatu

Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


      Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 17.0 22.0 27.5 31.0 36.0 35.5 38.5 34.0 28.0 20.0 16.0 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.1 7.9 12.0 14.7 18.6 23.9 26.9 26.7 22.5 17.3 10.7 7.5 16.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.6 8.0 10.7 13.9 18.6 20.8 20.9 17.6 13.5 8.0 4.6 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.4 4.0 6.6 9.3 13.3 14.8 15.1 12.7 9.7 5.3 17 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.5 -8.0 -9.0 0.0 1.5 5.0 9.0 9.0 5.0 0.0 -5.0 -7.0 -9.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 72.4 59.5 63.2 96.1 66.9 61.2 37.6 36.6 61.1 94.5 88.2 79.7 817.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 40.8 37.8 36.2 62.7 53.0 59.0 51.3 64.2 106.7 78.0 57.0 59.5 106.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 11.4 10.7 14.2 12.5 8.4 6.0 6.0 7.7 12.2 14.1 13.6 129.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.0 3.8 1.9 1.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 1.0 2.0 12.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Garcia Almoravidek bertan zituen kollazoak Nabarreriako gerraren ondoren konfiskatu ziren. 1366an 3 su zituen oraindik. Ondoren, Leonel Nafarroakoarena izan zen 1413an, eta haren semeak, Filipe mariskalak, 1444an terminoa saldu zien, hondatuta, Ardazko zenbait bizilaguni.

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /it͡s̻áɣ̞a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /eit͡s̻áɣ̞a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Eitzaga - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  4. Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu