Hodei piroklastiko

Solidotutako laba (bitroklastoak) eta arroka-zatiak gasekin batera nahasita sortzen dituzten olde beroak (100-600 °C); sumendien magaletatik behera mugitzen dira lur-arrasean, abiadura handiarekin (100 km/h edo gehiagorekin).
Isuri piroklastiko» orritik birbideratua)

Hodei edo isuri piroklastikoa (grezieratik, πυρ, "su" + κλαστός, "hautsi") erupzio bolkaniko batzuen ondorio suntsigarria da, non gas eta arroka isuri laster eta beroa sumenditik irteten den. 700 km/h abiadura har dezake[1] eta 1000 °C-ko tenperatura. Hodeiak lurra jo eta maldan behera isurtzen da grabitatearen eraginez. Abiadura isuriaren dentsitatearen eta maldaren araberakoa da.

Hodei piroklastikoa maldan behera Mayon mendian (Filipinak, 1984)

1902ko maiatzaren 8an, Martinikako Pelée sumenditik jalgitako hodei piroklastiko batek (frantsesez: Nuée ardente, "hodei goria") Saint-Pierre hiria suntsitu zuen segundo gutxitan, eta 30.000 hildako eragin. Herkulano hiri erromatarraren suntsiketa hodei piroklastiko bati egozten zaio[2].

Zergatikoak aldatu

Zergatiko ugari daude hodei piroklastikoak sor ditzakeenak:

  • Erupzio hodei baten lurreratzea (ad. Vesuviok suntsitutako Ponpeia, ikusi Plinio Gaztea). Pliniar motako erupzioan, jaurtitako materialak inguruko airea berotu eta nahasketa zurrunbilotsua, konbekzioz, kilometro ugari goratzen da. Jaurtitakoak nahikoa berotzeko ahalmena ez badu, erori eta sumendiaren maldetan behera jaisten da.
  • Grabitateak eragindako labazko kupularen erortzea (ad. Montserrat uharteko Soufrière sumendia)
  • Eztanda direkzionala sumendiaren zati bat erori edo lehertzen denean (ad. Saint Helens mendiaren erupzioa 1980an).

Erreferentziak aldatu

  1. Pyroclastic flows USGS
  2. (Ingelesez) Feemster Jashemski, Wilhelmina Mary; Meyer, Frederick Gustav. (2002). The natural history of Pompeii. Cambridge University Press, 528 or. ISBN 0-521-80054-4..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu