Isidoro Miletokoa

Isidoro Miletokoa (grezieraz Ισίδωρος edο Μιλήσιος) VI. mendeko bizantziar arkitekto bat izan zen. Ziuraski, Joniako Mileto hirian jaio zen, Arktino, Anaximenes, Ebulides eta Tales ospetsua bezain pertsona argiak eman zituen filosofia eta literatura eskola baten egoitza izan zena, aipaturiko pertsonaiek, Miletokoa jentilizioa, abizen edo deitura bezala hartu zutenak. Mileto, VI. mendeko kultura helenistikoaren gune nagusia zen.

Isidoro Miletokoa
AT 13763 Roof figure, Isidor von Milet at the Kunsthistorisches Museum, Vienna-74-Bearbeitet.jpg
Bizitza
JaiotzaMileto, 442 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Talde etnikoagreziarra
Heriotza537 (egutegi gregorianoa) (94/95 urte)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria eta arkitektoa
Lan nabarmenakHagia Sofia

Justiniano I.aren zerbitzura lan egin zuen, nork, Antemio Trallesekoari "Jakinduria Santuaren eliza berria" (Hagia Sofia) eraikitzeko enkargua eman zion, 532an hasi eta 537an amaitu zena. Isidororen lan bakarra den arren, Hagia Sofia, munduko eraikinik garrantzitsuenetako bat da, hogeita hamar metroko diametroa duen kupula batekin. Antemiok, laguntzaile zuzen bezala, Isidoro aukeratu zuen egitasmoa pentsatu, eraikinari behin betiko forma eman eta eraikuntza hasteko.

Isidoro Miletokoa izenaz, aurrekoaren iloba ere ezagutzen da, hau, eraikina berreraikitzeaz arduratu zelarik, bertan 557an gertatutako lurrikara baten ondoren. Beste alde batetik, Isidoro Miletokoak sinatutako Euklidesen Elementuen edizio bat, Arkimedesen idazkien bilketa bat eta Gangen Tratatuaren iruzkin bat daude, baina ez dago jakiterik osabak ala ilobak idatzi zituen.