Ishikawa (prefektura)
Ishikawa prefektura (japonieraz: 石川県 Ishikawa-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Kanazawa da.
GeografiaAldatu
Ishikawa Japoniako itsasoko kostaldean dago. Prefekturaren iparraldea Noto penintsula estuak osatzen du. Hegoaldea, berriz, zabalagoa da, eta menditsua; hiriburua, Kanazawa, kostaldeko lautadan dago. Prefekturak baditu uharte batzuk ere: Notojima, Mitsukejima, Hegurajima eta abar.
Lurraldearen % 13 natura-parke gisa babestuta dago. Nabarmentzekoa da Hakusan parke nazionala.
HistoriaAldatu
Kaga probintziaren eta Noto probintziaren bat egitetik sortu zen Ishikawa prefektura.
EkonomiaAldatu
Industria oso garatuta dago lurraldean, batez ere ehungintza eta makinagintza (eraikuntzarako makineria).
Banaketa administratiboaAldatu
HiriakAldatu
- Hiri hndienak:
- Kanazawa (hiriburua, 455.595 biztanle)
- Hakusan (110.563 bizt.)
- Komatsu (109.285 bizt.)
- Kaga (73.745 bizt.)
- Nanao (60.140 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatutaAldatu
Ondasun nabarmenakAldatu
- Kenroku-en lorategiak.
- Kanazawako gaztelua.
- Oyama santutegia.
- Kanazawako XXI mendeko arte garaikideko museoa.
- Mila arroz soroak.
- Haku mendia (2.702m), mendi sakratua.
- Hakusan Parke Nazionala
IruditegiaAldatu
Mitsukejima uhartea (Noto penintsula).