Toyama (prefektura)

Toyama prefektura (japonieraz: 富山県 Toyama-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Toyama hiria da.

Toyama prefektura
富山県

富山県
 Japonia
Toyamaken-top.JPG
Flag of Toyama Prefecture.svg Emblem of Toyama Prefecture.svg
Ereserkia
Toyama Kenmin no Uta (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-16
HiriburuaToyama
governor of Toyama Prefecture (en) ItzuliTakakazu Ishii (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak36°43′0″N 137°9′0″E
Map of Japan with highlight on 16 Toyama prefecture.svg
Azalera4,247,55 km²
MugakideakIshikawa, Niigata, Nagano eta Gifu
Punturik altuenaMount Tate (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.031.262 (2021eko martxoaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea253 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaChūbu (Hokuriku)
UharteaHonshū
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.toyama.jp

Japoniako itsasoko kostaldeko industria-prefektura nagusia da. Baliabide hidroelektriko garrantzitsuak ditu, eta, horri esker, elektrizitatea merkea da. Toyama prefekturan daude Asiako ekialdeko Errusiatik kanpoko glaziar bakarrak.

GeografiaAldatu

Toyama prefekturaren mugakideak hauek dira: Ishikawa prefektura mendebaldean, Niigata ipar-ekialdean, Nagano hego-ekialdean, Gifu hegoaldean eta Japoniako itsasoa iparraldean. Lurraldearen % 30 natura-parke gisa babestuta dago: Chūbu-Sangaku and Hakusan parke nazionalak, besteak beste.

Prefekturaren erdialdean nekazaritzarako oparoa den lautada dago, bertan ezartzen da Toyama hiriburua, eta hegoaldean ia 3.000 metrotako altuera duten mendiak agertzen dira, Yakushi (2.926m), Noguchigoro (2.924m) eta Kurobegorō (2.897m) besteak beste, Hida mendikatean dauden tontorrak dira.

EkonomiaAldatu

Farmazia-industria oso garrantzitsua da prefekturan, eta historikoki ere garrantzi handia izan du. Elektronika- eta robotika-industria ere badago, baita metalezko produkturen fabrikazioa ere (aluminioa, kobrea eta abar). Kalitate handiko arroza ekoizten da.

HistoriaAldatu

Historikoki, Toyama prefektura Etchū probintzia izan zen. 1871n, Etchū probintzia Niikawa prefektura bilakatu zen. 1876an, Ishikawa prefekturaren barnean sarrarazi zuten, baina 1881ean Toyama prefektura gisa berrezarria izan zen.

Banaketa administratiboaAldatu

HiriakAldatu

  • Hiri handienak:
  1. Toyama (hiriburua, 421.116 biztanle)
  2. Takaoka (178.965 bizt.)
  3. Imizu (94.691 bizt.)
  4. Nanto (57.061 bizt.)
  5. Himi (53.316 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatutaAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu