Gifu (prefektura)

Gifu prefektura (japonieraz: 岐阜県 Gifu-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da, Chūbu eskualdean dagoena. Hiriburua Gifu hiria da.

Gifu prefektura
岐阜県

岐阜県
 Japonia
Gifucastleview.jpg
Emblem of Gifu Prefecture.svg Symbol mark of Gifu prefecture.svg
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-21
Hiriburua Gifu
Gobernuburua Hajime Furuta (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 35° 29′ 00″ N, 136° 54′ 00″ E / 35.483333333333°N,136.9°E / 35.483333333333; 136.9Koordenatuak: 35° 29′ 00″ N, 136° 54′ 00″ E / 35.483333333333°N,136.9°E / 35.483333333333; 136.9
Map of Japan with highlight on 21 Gifu prefecture.svg
Azalera 10,621,17 km²
Mugakideak Aichi, Fukui, Ishikawa, Mie, Nagano, Shiga eta Toyama
Punturik altuena Hotaka-dake
Demografia
Biztanleria 2.074.158 bizt. (2011)
Dentsitatea 197,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Honshu
Uhartea Honshu
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.gifu.lg.jp
Gifu prefeturako mapa

HistoriaAldatu

Honshu uharteko erdialdean dagoenez, ekialdea eta mendebaldea konektatzeko bideen elkargunean dago, eta Japoniako historian zehar askotan izan da borrokalekua. Sengoku Aroan, honela esan ohi zen: "menderatu Gifu, eta Japonia menderatuko duzu".

Gaur egungo Gifu prefeturaren lurraldea antzinako Hida eta Mino probintziei dagokie, baita Echizen eta Shinano probintzien zati batzuei ere.

Historikoki, Japoniako osoko ezpatagintzaren gunea izan da; Sekiko ezpatak Japoniako onenak izatearen ospea zuten.

1891ko urriaren 28an, gaur egungo Motosu hiria lurrikaren handi baten epizentroa izan zen. Japoniako inoizko bigarren handiena izan zen, 8,0 magnitudekoa. Pitzadura erraldoi bat utzi zuen lurrean, gaur egun ere ikus daitekeena.

GeografiaAldatu

Itsas kostarik ez duen Japoniako prefetura gutxietakoa da. Zazpi prefeturak inguratzen dute: Aichi, Fukui, Ishikawa, Mie, Nagano, Shiga eta Toyama.

Iparraldean, Hida eskualde menditsua dago (Hida mendiak, Kiso mendiak, Ryōhaku mendiak). Hegoaldean, Mino eskualdea dago, Ibo, Kiso eta Nagara ibiek eratutako alubio-lautada emankor batean.

EkonomiaAldatu

Jarduera tradizionalak nekazaritza eta papergintza dira, baina, gaur egun, manufaktura-industria da nagusi: aeroespaziala eta automobilgintza. Garrantzitsua dira, halaber, doitasunezko makinen fabrikazioa, plastikoen konformazioa eta moldegintza. Kakamigahara da industriagune nagusia; han daude, adibidez, Kawasaki eta Mishubishi enpresa handiak.

Banaketa administratiboaAldatu

HiriakAldatu

* Hiri handienak:

  1. Gifu (hiriburua, 412.779 biztanle)
  2. Ōgaki (163.047 bizt.)
  3. Kakamigahara (145.126 bizt.)
  4. Tajimi (114.866 bizt.)
  5. Kani (99.318 bizt.)
  6. Takayama (94.879 bizt.)
  7. Seki (92.896 bizt.)

* Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatutaAldatu

Anpachi
Gōdo
Wanouchi
Sekigahara
Tarui
Ginan
Kasamatsu
Ibigawa
Ikeda
Ōno
Hichisō
Higashishirakawa
Kawabe
Sakahogi
Shirakawa (herria)
Tomika
Yaotsu
Mitake
Kitagata
Shirakawa
Yōrō

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu