Isabella Danimarkakoa

danimarkar printzesa

Isabella Henrietta Ingrid Margrethe Danimarkakoa, Monpezateko kondesa (Kopenhage, Danimarka, 2007ko apirilaren 21a) danimarkar printzesa da, Frederik X.a Danimarkako erregearen eta Maria Danimarkako erregina ezkontidearen bigarren umea da, lehen alaba.[1]

Isabella Danimarkakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabella Henrietta Ingrid Margrethe of Denmark
JaiotzaRigshospitalet (en) Itzuli2007ko apirilaren 21a (17 urte)
Herrialdea Danimarka
BizilekuaFrederik VIII’s Palace (en) Itzuli
Lehen hizkuntzadaniera
Familia
AitaFrederik X.a Danimarkakoa
AmaMaria Danimarkakoa
Haurrideak
LeinuaHouse of Glücksburg (Denmark) (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta schoolchild (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaDanimarkako Eliza
kongehuset.dk…
Isabella Danimarkako printzesa.

Aitaren aldeko aitona-amonak ditu Margrethe II.a Danimarkako erregina emeritua eta Henrike errege ezkontidea, euren laugarren biloba dela. Biloben artean neska nagusiena da. Danimarkako Errege Familian jaiotako lehen neskatoa izan zen, bere izeba Ana Maria Danimarkakoa (Ana Maria Greziakoa) jaio zenetik, 1946an. Danimarkako tronurako oinordekotza lerroan bigarren postuan dago, bere neba nagusia den Kristian Danimarkako printze oinordekoaren ostean.

Bizitza

aldatu

Jaiotza

aldatu

2006ko urriaren 21ean, Danimarkako Errege Etxeak Maria Danimarkakoa, artean printzesa, bigarren umeaz haurdun zegoela iragarri zuen.[2]

Isabel 2007ko apirilaren 21ean jaio zen, Kopenhageko Unibertsitate Ospitalean (Rigshospitalet), 16:02an, 3,335 gramoko pisua eta 50 cm neurtzen zituela.[3]

Bataioa

aldatu

2007ko uztailaren 1ean bataiatu zuten, Fredensborg jauregiko kaperan. Glücksburg dinastiako printze eta printzesek Kristian X.a Danimarkako erregearen bataioaz geroztik erabilitako bataio-jantzi bera eraman zuen.[1]

Bataioko amabitzi-aitabitxiak hauexek izan ziren: Matilde Belgikako erregina (orduan Brabanteko dukesa), Alexia Greziako eta Danimarkako printzesa (aitaren lehengusina-arreba), Nadine Johnston, Christian Buchwald, Peter Heering eta Marie Louise Skeel.[4]

Izenak

Isabella Henrietta Ingrid Margrethe izenekin bataiatu zuten, daniarren tradizioari jarraituz.[1][5]

Neba-ahizpak

aldatu
  • Kristian Valdemar Henri John, 2005eko urriaren 15ean jaioa.
  • Vincent Frederik Minik Alexander, 2011ko urtarrilaren 8an jaioa.
  • Josephine Sophia Ivalo Mathilda (Josephine Danimarkakoa), 2011ko urtarrilaren 8an jaioa.

Hezkuntza

aldatu

2013ko abuztuaren 13an, Isabel Gentofteko Tranegårdsskolen eskolara joaten hasi zen, bere neba Cristian joan zen eskola publiko berera.[6]

Danimarkako printzesa

aldatu

Jaio zenetik printzesa sarri agertu da jendaurrean bere gurasoekin batera, batez ere Egun Nazionaleko ekitaldietan eta familia ospakizunetan.[7][8]

Bere gurasoekin eta neba-ahizpekin bidaiatu du herrialdetik kanpoko hainbat bidaiatan; besteak beste, Groenlandia uhartera, Australiara (bere amaren jaioterrira) edo Londresera joan da 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan.[9][10][11]

Printzesa gisa egin zuen lehen ekitaldi ofiziala 2015eko ekainaren 9an izan zen, Samsa herrian, eta ferry bat bataiatu zuen bere izenarekin, orduko printzesa oinordeko Maria amak lagunduta.[12]

Aintzatespenak

aldatu

Aginduak

aldatu
  •   Elefantearen Ordenako dama (2024/01/14).[13]

Dominak

aldatu
  •   Henrike printze ezkontidearen 75. urteurreneko oroitzapenezko domina (2009/06/11).[14]
  •   Margrethe II.a Danimarkako peregrinaren 70. urteurrenaren oroitzapenezko domina (2010/04/16).[15]
  •   Margrethe II.a Danimarkako erreginaren Rubíren Jubileoaren Oroitzapenezko Domina (2012/01/14).[16]
  •   Margrethe II.a Danimarkako erreginaren 75. urteurrenaren oroitzapenezko domina (2015/04/16).[17]
  •   Margrethe II.a Danimarkako erreginaren eta Enrique printzearen Urrezko Ezteien Oroitzapenezko Domina (2017/06/10).[18]
  •   Henrike Printzearen Oroitzapenezko Domina (2018/06/11).
  •   Margrethe II.a Danimarkako erreginaren 80. urteurrenaren oroitzapenezko domina (2020/04/16).
  •   Oroitzapenezko domina Margrethe II.a Danimarkako erregina tronura igo zeneko 50. urteurrena dela eta (2022/01/14).[19]
  •   Margrethe II.a Danimarkako Erreginaren Urrezko Jubileoaren Oroitzapenezko Domina (2022/01/14).

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Álvarez, Guillermo. (21 de abril de 2017). 10 datos que deberías saber sobre Isabel de Dinamarca, la princesa 'española' hija de Federico y Mary de Dinamarca. .
  2. Diario Abc. (27 de octubre de 2006). Mary Donaldson, embarazada de su segundo hijo. .
  3. El Mundo. (21 de abril de 2007). Mary Donaldson da a luz a su segundo hijo en una clínica de Copenhague. .
  4. «La princesa Isabella de Dinamarca recibió el bautismo en una ceremonia íntima y familiar» Revista Hola 1 de julio de 2007.
  5. Los príncipes de Dinamarca bautizan a su hija, Isabella. 24 de julio de 2007.
  6. Revista Hola!. (13 de agosto de 2013). La ilusión de la princesa Isabella en su primer día de colegio. .
  7. Las mejores imágenes de Federico de Dinamarca en su 50 cumpleaños. 26 de mayo de 2018.
  8. La reina Margarita de Dinamarca celebra su 74 cumpleaños. 16 de abril de 2014.
  9. Federico y Mary visitan la fría Groenlandia con sus cuatro hijos. 9 de agosto de 2014.
  10. Tiburcio, Nuria. (21 de diciembre de 2015). El príncipe Christian de Dinamarca, a punto de ahogarse en las playas de Australia. .
  11. La 'pandilla' de las infantas Leonor y Sofía se cita en los Juegos Olímpicos. 7 de agosto de 2012.
  12. Semana. (9 de junio de 2015). El primer acto oficial de Isabella de Dinamarca. .
  13. «The King and Queen’s three youngest children become Knights of the Order of the Elephant» www.kongehuset.dk.
  14. «A word from mum Mary brings Christian into line at Danish royal celebration» Hello Magazine 12 de junio de 2009.
  15. Revista Hola!. (6 de abril de 2010). La realeza canta a Margarita de Dinamarca por su 70º cumpleaños. .
  16. Dinamarca celebra el 40 aniversario de su reina Margarita II. 14 de enero de 2012.
  17. Revista Hola!. (16 de abril de 2015). 75 cumpleaños Margarita de Dinamarca. .
  18. Erindringsmedaille. 9 de junio de 2017.
  19. «Commemorative medal in connection with the 50th anniversary of HM The Queen’s accession to the throne» www.kongehuset.dk.

Kanpo estekak

aldatu