Jubileu edo urte santu kristautasunean eta judaismoan, bekatuen barkamena unibertsala bilatzen duen urte berezia da. Juduen artean, Jainkoari eta atsedenari esleitutako urtea da, berrogeita hamar urtetik behin ospatu behar zena.[1] Lebitarrenean honela agintzen zuten:

San Petri basilikaren ate santua, jubileurako irekitzen dena.
« Berrogeita hamargarren urtea urte santutzat hartuko duzue eta "Jubileu Urte" emango diozue izen. Urte horretan askapena aldarrikatuko duzue zeuen lurraldeko biztanle guztientzat: nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango du, nor bere senitartera itzuliko da. »

Lb 25:10


Eliza katolikoak hogeita bost urtetik behin kristauen bihotz-berrikuntza eta bekatuen barkamenerako garai gisa egiten duen urte santua da.[1]

Kristautasunean, lehendabizikoz 1300. urtean ospatu zuten, Bonifazio VIII.ak hala aginduta.[2] Kristauek ohikoa dute Erroma, Jerusalem edo Santiago de Compostelara joatea (Jakuetar Urte Santua).

Erreferentziak aldatu

  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Jubileu. .
  2. Cadenas y Vicent, Vicente de. (1974). Instituto Salazar y Castro (CSIC) ed. Evocación de los años santos, 1300-1975. Madril: Ediciones Hidalguía, 159 or. ISBN 978-84-4008-174-2..

Kanpo estekak aldatu