Isaac Israëls

margolari nederlandarra

Isaac Israëls (Amsterdam, 1865eko otsailaren 3a - Haga, 1934ko urriaren 7a) herbeheretar margolaria izan zen, Amsterdamgo inpresionismoarekin lotua.

Isaac Israëls

Bizitza
JaiotzaAmsterdam1865eko otsailaren 3a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHaga1934ko urriaren 7a (69 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Art (en) Itzuli
Royal Academy of Art (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)August Allebé
Max Liebermann
Jozef Israëls
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria, marrazkilaria eta litografoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGeorge Hendrik Breitner
KidetzaArti et Amicitiae (en) Itzuli
Hagako Eskola
MugimenduaAmsterdam Impressionism (en) Itzuli
Hagako Eskola

Judua zen jatorriz eta Jozef Israëls margolariaren seme izan zen. 1881 eta 1882 artean Hagako Errege Arte Akademian ikasle izan zen, bertan George Hendrik Breitner ezagutu zuen eta azkenera arte adiskidetasunari eutsi zioten.

1878tik, Frantziako Artisten Aretoa bisitatu zuen, eta 1882an, margolan bat erakutsi zuen. 1886tik Amsterdamen bizi izan zen eta Breitnerrekin Arte Bisualetako Errege Akademian izena eman zuen, baina bertan behera utzi zuten Tachtingerrekin harremanak izateko, artista eta idazle aurrerakoiagoekin.

Mende amaieran moda eta goi mailako joskintzaren mundua margotzen hasi zen. 1904an Parisen kokatu zen. Parkeak, kafetegiak, kabareak eta modaren mundua margotu zituen. Lehen Mundu Gerraren hasieran, Londresen bizi zen, dantzariak, boxeolariak eta zaldiak margotzen, eta Herbehereetara itzuli zen. Gerra amaitu ondoren, Paris, Stockholm, Kopenhage eta Londres bisitatu zituen, eta 1921 eta 1922an India eta Holandako Indietara bidaiatu zuen, eta hango bizimodua margotu zuen.

1928ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen margolaritza lehiaketan.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu