Isa Duque

Psikologoa, sexologoa eta ekintzaile feminista

Isa Duque Arto, Psico Woman ezizenez ezaguna (Zaragoza, 1985), psikologo eta sexologo feminista da.[1] Psico Woman bere dibulgazio-proiektua 2016an saritu zuten Andaluziako ekintzailetza-sarietan.[2][3]

Isa Duque

Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Sevillako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpsikologo klinikoa, sexologoa eta zientzia-dibulgatzailea

Ibilbidea

aldatu

Duque Psikologian lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean. Ondoren, Sexologia, sexu terapia eta generoko Masterra egin zuen Al-Andaluseko Sexologia Institutuan, eta beste bat familia terapia sistemikoan. Horrez gain, psikoterapia dinamikoan aditua da Sevillako Unibertsitatean, eta genero, gorputz-terapia, trauma, hezkuntza-metodologia eta LGTBQIA+ baiezko psikologian prestakuntza ugari ditu.[4]

2005ean ekin zion bere ikerketa-lanari, eta aukera-berdintasun eta sexualitate tailerrak egiten hasi zen Granadako Unibertsitatean. Aldi berean, erakundeekin eta hainbat talderekin elkarlanean hasi zen nerabeei, emakumeei, hezkuntza komunitateari eta psikologia eta sexologiako profesionalei zuzendutako programetan.

Komunikatzaile eta dibulgatzaile gisa, Duquek 2015ean Psico Woman kanala sortu zuen YouTube plataforman, gazteek osasun emozionalari eta generoari buruz dituzten beharrei erantzuteko asmoz. Bideo-kanal horrek izan duen harrera ona dela-eta, beste sare sozial batzuk ere gehitu zituen, hala nola Facebook eta Instagram, genero-ikuspegia duten eduki hezigarriekin.

Bere jarduera profesional klinikoarekin batera, sexu-hezkuntza, ziberindarkeriak, hezkidetza, adimen emozionala, indarkeria matxisten prebentzioa, tratu onen sustapena eta aniztasunaren onarpena lantzen ditu. Lan-ildo horri jarraituz, 2020an, Andújarko Udalarekin batera, hezkuntza-komunitateari zuzendutako gida didaktiko bat argitaratu zuen, Conectar sin que nos raye izenekoa, genero-indarkeriaren prebentzioan eta desagerraraztean sentsibilizatzeko eta aurrera egiteko.[5][6]

Bi urte geroago, 2022an, Acercarse a la generación Z. Una guía práctica para entender a la juventud actual sin prejuicios (Z belaunaldira hurbildu. Egungo gazteria aurreiritzirik gabe ulertzeko gida praktikoa) liburua argitaratu zuen, Zenith argitaletxearekin. Bertan, datu eta azterketetan oinarrituta, estereotipoak apurtzen saiatzen da, Z belaunaldia deiturikoa osatzen duen jende gaztearen akatsak, bertuteak eta beharrak aztertuz.[7][8]

2024an, Sexualitateak liburua argitaratu zuen, Lyona artistarekin batera, Savanna Books argitaletxean. Sexualitateari buruzko gezurrei aurre egiteko gida bat da.[9]

Aintzatespenak

aldatu
  • 2016an, Psico Woman proiektua ekintzailetza sarietan saritu zuen Andaluziako Gazteriaren Institutuak, Komunikazioaren kategorian.[10][11]
  • 2018an, Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroak emandako Clara Campoamor saria jaso zuen.[12]
  • 2020 – Guía didáctica: Conectar sin que nos raye. Concejalía de Igualdad y Bienestar Social. Ayuntamiento de Andújar.
  • 2020 – Acercarse a la generación Z: Una guía práctica para entender a la juventud actual sin prejuicios. Planeta. ISBN 9788408251774.
  • 2024 – Sexualitateak: sexuari, plazerari, aniztasunari eta adostasunari buruzko gida inklusiboa. Savanna Books. ISBN 9788412825428.(eu)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu