Iratxe Ormatza

Idazlea

Iratxe Ormatza Imatz (Bakio, Bizkaia, 1971) idazlea eta itzultzailea da.

Iratxe Ormatza
Bizitza
JaiotzaBakio, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailamasterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEuskal Idazleen Elkartea

Literaturaren Zubitegia: 1088

Ibilbidea aldatu

Ingalaterran, soziologia ikasi zuen, York unibertsitatean gradua, eta Kent-ekoan graduondokoa. Handik etorrita, aldi baterako hainbat lanetan jardun, eta ikasten segitu zuen, EHUn, besteak beste. Gerora, soziologiari lotutakoa utzi, eta testuak itzultzeari ekin zion, itzulpengintza masterra egitearekin batera.[1]

Argitalpenak aldatu

2007an argitaratu zuen Hegoak liburua: Hego Ameriketan nebarekin eta bakarrik egindako bidaiaren kronika, bizkaieraz idatzia.

Harrezkero, Idatz&Mintz literatura-aldizkarian ipuinak plazaratu dizkiote: Gizon txikia; Beste arnasa batek; Eustakia; Ndiaye; Ezkaratza; Miesea; Enkontruak; Goitizenak; Gandua; Plazera da; Egunsentirako; Gabonetako oporrak; Madalenen hariak; Bazkaria; Mendira; Katuak, bihotza jan; Izterretik; Kabriolet gorria; Arimen gaua; Hankea eta tintea; Monika eta Moha; Paketeak. Uberan.eus-erako, lau ipuin idatzi zituen 2018an, banaka zein bata bestearen atzetik irakurri daitezkeenak, hari berarekin josita daude-eta: Bideo-kamerek zer ez duten ikusten; Iltzea; Bertigoa; Eginkizun. Gaztezulo hilabetekarian ipuin bana kaleratu zuen 2016an eta 2017an: Azal beltzarana; Berriz egiteko gogoarekin geratu naiz. Administrazio euskaraz hilabetekarian, 2010ean: Urdina.

Umeentzat ere argitaratu ditu ipuinak Hiruka astekariaren Gabonetako ale berezian, 2016tik 2020ra: Lexuriren hankak; Artilezko txita eta moko urdineko ahatea; Hodeia eta biok; Txipi eta lurtarrak; Zergatik egiten du zzzzzz Zazak?.[2]

2023an Printzak begietan ipuin-liburua argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin, eta Lanarteak kaleratutako Laineza liburuan parte hartu zuen.

Liburuak aldatu

  • Hegoak. (Urbegi. 2007) ISBN 10: 8486833205ISBN 13: 9788486833206.[3][4]
  • Printzak begietan (Elkar, 2023).[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Iratxe Ormatza Imatz. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  2. «Iratxe Ormatza Imatz - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  3. «hegoak de iratxe ormatza - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  4. «Iratxe Ormatza narra las experiencias vividas en seis países latinoamericanos en el libro Hegoak» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. «'Printzak begietan'» www.kulturklik.euskadi.eus 2023-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  6. PRINTZAK BEGIETAN | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak aldatu