Irango programa nuklearra
Irango programa nuklearra Estatu Batuak eta bere aliatuen eta Iranen artean harremana garraztu izan duen gai bat da. Honako kronologia izan du.[1]
KronologiaAldatu
2002Aldatu
Natanz eta Arak hirietan ezkutuko zentral nuklearrak zeudela erakusten zuten irudiak argitaratu ziren[2].
2003Aldatu
IAEAk bi hiri horietako zentral nuklearrak aztertu zituen lehen aldiz eta Iran uranio aberastua sortzen hasia zela esan zuen[2].
2004Aldatu
Iranek bere asmoak bertan behera utzi zituen eta Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuarekin programa nuklearraren inguruan negoziatzen hasi zen[2].
2005Aldatu
Iranen eta Europako herrialde horien arteko negoziazioak eten egin ziren[2].
2006Aldatu
IAEAk NBEren Segurtasun Kontseiluan Iran salatu eta lehen zigorrak jaso zituen[2].
2007Aldatu
EB Europako Batasunak zigorrak jarri zizkion Irani eta Segurtasun Kontseiluak ere bereak jarri zizkion[2].
2008Aldatu
5+1 Taldearekiko negoziazioak eten egin ziren eta horren aurrean, 6.000 zentrifugagailu gehiago jarri zituen Iranek[2].
2010Aldatu
Nazioarteko zigorrak indartu egin ziren, arma enbargoa jartzeraino. Bitartean, Iran eta 5+1 Taldea negoziatzen ari ziren[2].
2011Aldatu
Negoziazioekin jarraitu zuten Istanbulen, baina ez zuten urratsik eman[2].
2012Aldatu
Europako Batasunak Irango petrolio inportazioari zigorrak jarri zizkion[2].
2013Aldatu
Teheranek eta 5+1 Taldeak konponbiderako orria hitzartu zuten Genevan[2].
2014Aldatu
Beste bilera txanda bat egon zen. Uztailean beste sei hilabetez elkarrizketak luzatzea erabaki zuten[2].
Irailaren 5ean, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak berretsi zuen Iranek deuseztatu zituela %20ra uranio aberastuko erreserbak, baina gainerakoan ezkor agertu zen Teheranek programa nuklearraren inguruan zeukan jarrerarekin. IAEAk eta Iranek «konfiantza sortzeko» bost neurri aplikatzea adostu zuten maiatzean, eta, IAEAren arabera, Teheranek bi ez zituen aplikatu. Akordio bat egiteko urte amaierara arteko epea adostu zuten Teheranek eta nazioarteko potentziek[3].
Urriaren 17an, azaroaren 24a hurbiltzen ari zen eta Irango programa nuklearrari buruzko negoziazioak «fase kritikoan» sartu zirela jakinarazi zuen Europako Batasunak. Teheranek eta 5+1 taldeak —AEB, Errusia, Txina, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania— ordurako lortu nahi zuten ituna[4].
Azaroaren 18an, Irango auzi nuklearrari buruzko negoziazio saio erabakigarriak hasi zituzten[5].
Azaroaren 21ean, 5+1 Taldearen eta Iranen ordezkariak Vienan elkartu ziren, programa nuklearrari buruz hitz egiteko eta horrenbestez, azken txanpan sartu ziren negoziazioak[6].
Azaroaren 22an, Iranen eta 5+1en negoziazioak blokeatu egin ziren[7].
Azaroaren 24an, 5+1 Taldeak eta Iranek akordiorik ez zuten lortu baina jarrerak hurbildu zituzten. Horregatik, negoziazioak beste zazpi hilabetez luzatuko ziren[8].
Azaroan 2015eko uztail arte luzatzea erabaki zuten[2].
2015Aldatu
Urtarrilaren 6an zabaldu zenez, Iranek eta 5+1 Taldeak urtarrilaren 18an ekingo zien negoziazioei[9].
ErreferentziakAldatu
- ↑ Haidar, J.I., 2015."Sanctions and Exports Deflection: Evidence from Iran," Paris School of Economics, University of Paris 1 Pantheon Sorbonne, Mimeo
- ↑ a b c d e f g h i j k l m «IRAN NUKLEARRA», Berria, 2014-11-25
- ↑ «Iranek auzi nuklearraren inguruko elkarlana gelditu du, IAEAren arabera», Berria, 2014-09-06
- ↑ «Irani buruzko negoziazioak, «fase kritikoan»», Berria, 2014-10-18
- ↑ «Irango auzi nuklearraren inguruko negoziazio saio erabakigarriak, gaurtik», Berria, 2014-11-18
- ↑ «Azken txanpan sartu dira Iranekiko negoziazioak», Berria, 2014-11-22
- ↑ «Iranen eta 5+1en negoziazioak, trabatuta», Berria, 2014-11-23
- ↑ Adrian Garcia, «Irango programa nuklearrari buruzko negoziazioak beste zazpi hilabetez luzatuko dira», Berria, 2014-11-24
- ↑ «Iranek eta 5+1 Taldeak hilaren 18an jarraituko dute negoziazioekin», Berria, 2015-01-07