Iranen erasoa Israeli 2024an

Iranen eraso militarra

Iranek 2024an Israeli egindako erasoa 2024ko apirilaren 13an gertatu zen, Israel eta Hamasen arteko gerran, Iranek Israelen aurkako erasoa egin zuen 300 drone eta misil baino gehiago erabiliz.[1] 1979ko Iraultza Islamikoaren ondoren sortutako etsaitasunetik Iranek Israelen aurka zuzenean egiten duen lehen erasoa da hau. Irango Guardia Iraultzaile Islamiarraren Gorputzek "Benetako Promesa Operazioa" deitu zion bere erasoari.

Iranen erasoa Israeli 2024an
Irudia
MotaErasoaldi
Honen parte daIran–Israel conflict during the Syrian civil war (en) Itzuli, Iran-Israel delegaziozko gerra, 2023-2024ko Israel-Palestina gerra, Israel–Hezbollah conflict (2023–present) (en) Itzuli, international reactions to the Israeli bombing of the Iranian embassy in Damascus (en) Itzuli eta 2024 Iran–Israel conflict (en) Itzuli
Denbora-tarte2024ko apirilaren 13a - 2024ko apirilaren 14a
Data2024ko apirila
KokalekuIsrael
Zisjordania
Jordania
Golan
Irak
Siria
HerrialdeaIsrael
Commanded by (en) ItzuliHossein Salami (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
HelburuIsrael, Nevatim Airbase (en) Itzuli eta Golan
KausaIsraeli bombing of the Iranian embassy in Damascus (en) Itzuli
Honen ondorioa2024 Israeli attacks on Iran (en) Itzuli
ArmaMunizio inguratzaile
gurutzaldi-misil
misil balistiko
Komunikabide

Israelen aurreko erasoa aldatu

2024ko apirilaren 1ean Damaskon, Sirian, Irango kontsulatuari eraso egin zioten Israelek. Hamasei pertsona hil zituen, tartean Siriako guardia iraultzaile irandarraren burua. Gertaera horren ondoren, Irango buruzagi gorenak eta herrialdeko presidenteak Israelen aurkako erantzun irmo bat egongo zela mehatxatu zuten.[2] , eta Israelek eraso hori bere gain hartu ez zuen arren, mendekua iragarria zuen Israelek

Irango erasoa aldatu

Iranek 170 drone eta 150 misil bidali ditu gauean. Israelgo armadak ziurtatu du bere lurrera iritsi aurretik eraitsi dituztela gehienak, eta kalte gutxi eragin dutela. Iturri militar batzuen arabera, ehun bat drone bota dituzte lurrera, Israelera iritsi aurretik. Jordaniako, AEBetako eta Erresuma Batuko armadek eraitsi dituztela jakinarazi dute; iturri horien arabera %99a neutralizatuak izan dira.[3] Iranek NBEri esan dio erantzuna «amaitutzat» jotzen duela, Israelek erantzuten ez badu. Israelgo militarren arabera, base militar batean, Nevatimen, bakarrik eragin dituzte kalteak. Neskato bat metrailarekin zauritu dela ere zabaldu dute.[4]

Iranek Nazio Batuen Erakundean duen ordezkariak erakunde horri jakinarazi dio NBEren Gutuneko 51. artikulua erabili zuela erasoa justifikatzeko, bere burua defenditzeko zilegitasuna zuela argudiatuta.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu