Inmaculada Mujika
Inmaculada Mujika Flores (Tetuan, 1959) soziologoa eta psikologoa da, aktibista feminista eta ALDARTE Gay, Lesbiana eta Transexualen Arretarako Zentroaren zuzendaria da.
Inmaculada Mujika | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tetuan, 1959 (64/65 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | LGBT ekintzailea, psikologoa eta soziologoa |
Ibilbidea
aldatuUPV-EHUn Soziologian eta Psikologian lizentziatu zen. Giza-sexualitatean Masterduna da. [1] [2]
Pasa den mendeko 80. hamarkada geroztik mugimendu feministan aktibista gisa aritua da. 1985-1993 urteetan Bizkaiko Emakume Asanbladan eta Bizkaiko Lesbiana Feministen Kolektiboko kide izan zen. 1994ean Agerian Lesbiana Taldearen sorkuntzan parte hartu zuen eta Bilbon lesbiana, gay eta transexualen arreta-, dokumentazio- eta ikerketarako Aldarte zentroaren sortzailekideetariko bat izan zen.[2] Bertan zuzendari eta psikologo lanetan dihardu. [3] [4] [5]
Lan-ildo ezberdinak bultzatu ditu LGTBI kolektiboaren aurkako tolerantzia falta, aurreiritzi sozialak eta heterosexismoa gainditzen laguntzeko. Hedabideetan, hitzaldietan eta jardunaldietan parte hartze aktiboa du [6] [7] [8] eta sentsibilizaziorako baliabide hezitzaileak sortu ez ezik, txostenak eta ikerketetak ere burutu eta koordinatzen ditu. 2007an Arartekoaren fundazioaren laguntzarekin Euskadiko 18 emakume lesbianen gaineko isiltasunaren atzean zeuden benetako egoera anitzak islatu zituen Visibilidad y participación social de las mujeres lesbianas en Euskadi ikerketan. [9] [10] [11] [5] [12] [4]
Argitalpenak euskaraz
aldatu- Ez gara erotu, badakigu zer nahi dugun.(2009) [13]
- Adineko gay, lesbiana eta transexualen errealitatea ulertzeko gida. (2009)[14]
- Eskola orientazio sexualaren aurrean. «Sexu aniztasuna eta familia berriak» Hezkuntza proiektuari buruzko txostena. (2009) [15]
- Emakume lesbianen amatasuna. (2011) [16]
- Trans gida gazteentzat eta... hezkuntza eragileentzat. (2012)[17]
- Harreman lesbiko eta homosexualen baitako tratu onen alde. (2012)[18]
- Desio ahantziak. Genero eta sexu aniztasun ikuspegia Garapenerako Kooperazioan, Hiritartasun Globalerako Hezkuntzan eta etorkinek eta errefuxiatuek dituzten GGEEen sustapenean eta babesean. (2013) [19]
- Desio ahantziak. Lurreratuz. [20]
- Begirada ausartak. Gay eta lesbianen bizitzak eta maitasun kontaketak Frankismoan eta Transizioan Euskal Herrian. (2014)[21]
- Begirada ausartak. Gay eta lesbianen bizitzak eta maitasun kontaketak Frankismoan eta Transizioan Euskal Herrian. Lekukotasun berriak 2. (2016) [22]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Mujika, Lala. Linkedin.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mujika, Inmaculada. (PDF) Curriculuma (Emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako Eskolarako). .
- ↑ «LGTBIfobiaren kontrako eguna ospatuko du Gasteizek» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ a b ««Las lesbianas deben darse a conocer para ofrecer referentes positivos». diariovasco.com» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ a b Goikoetxea, Jakes. (2008-01-15). «Lesbianak, ia ikusezinak» (PDF) Berria.
- ↑ Vitoria-Gasteizko Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola. (2017-11-30). Lala Mujika, integrante de Aldarte. (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ «Lala Mujika: «Genero aniztasuna daukaten gazte guztiak ez dira transexualak»» lea-artibaietamutriku.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"El entorno más crudo para salir del armario sigue siendo la escuela". Lala Mujika Aldarteko psikologoari elkarrizketa. Beldur Barik» beldurbarik.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Mujika, Inmaculada. (2007). (PDF) Visibilidad y partiipación social de las mujeres lesbianak en Euskadi.. .
- ↑ Mujika, Inmaculada. (2007). (PDF) Emakume lesbianen ikusgaitasuna eta parte hartzea Euskadin. (lab.). .
- ↑ «Lesbiar maitasunak gure artean duen egoera» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ 20Minutos. «La visibilidad social de lesbianas no se corresponde con avances de derechos» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
- ↑ Mujika, Inmaculada. (2009). (PDF) Ez gara erotu, badakigu zer nahi dugun. Osasun mentala eta LGT kolektiboa txostena.. .
- ↑ Mujika, Inmaculada. (2009). (PDF) Adineko gay, lesbiana eta transexualen errealitatea ulertzeko gida.. .
- ↑ Villar Sáenz, Amparo eta Mujika Flores, Inmaculada. (2009). (PDF) Eskola orientazio sexualaren aurrean. «Sexu aniztasuna eta familia berriak» Hezkuntza proiektuari buruzko txostena.. .
- ↑ Mujika, Inmaculada. (2011). (PDF) Emakume lesbianen amatasuna.. .
- ↑ Mujika, Inmaculada. (2012). (PDF) Trans gida gazteentzat eta... hezkuntza eragileentzat.. .
- ↑ Mujika, Inmakulada. (2012). (PDF) Harreman lesbiko eta homosexualen baitako tratu onen alde. Genero indarkerriari buruzko gaietan LGTBen ikuspegia txertatzeko txostena. Eztabaidarako proposamenak.. .
- ↑ Amparo Villar, Esther Canarias, Fernando Altamira, Inmaculada Mujika, Itziar Caballero, Mónica Fernández eta Raquel Celis. (2013). (PDF) Los deseos olvidados. Genero eta sexu aniztasun ikuspegia Garapenerako Kooperazioan, Hiritartasun Globalerako Hezkuntzan eta etorkinek eta errefuxiatuek dituzten GGEEen sustapenean eta babesean.. .
- ↑ Amparo Villar, Esther Canarias, Fernando Altamira, Inmaculada Mujika eta Raquel Celis. (2014). (PDF) Desio ahantziak. Lurreratuz.. .
- ↑ Inmaculada Mujika, José Ignacio Sanchez, Iñigo Bilbao eta Amparo Villar.. (2014). (PDF) Begirada ausartak. Gay eta lesbianen bizitzak eta maitasun kontaketak Frankismoan eta Transizioan Euskal Herrian.. .
- ↑ Inmaculada (Lala) Mujika, Jose Ignacio Sánchez, Iñigo Bilbao eta Amparo Villar. (2016). (PDF).
Kanpoko loturak
aldatu- (Bideoa) Inmaculada Mujika. Visibilidad de las mujeres lesbianas.
- (Bideoa) Begirada ausartak.
- Aldarte webgunea
- Elkarriketa: Lesbiana asko ikusezinak ziren, eta gaur egun ere hala dira Berria, 2022.04.23
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Inmaculada Mujika |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Inmaculada Mujika |