Salmonelosia Salmonella bakterioak eragindako gaixotasun multzoaren izen generikoa da. Salmonelosia enteritis bat da, hots, hesteetako patologia bat, eta ur eta janari kutsatuen bidez transmititzen da (oilaskoa, arrautza eta esnekiak izanik janaririk arriskutsuenak). Euskal Herrian Salmonella bakterioa, Campylobacter-ekin batera, da enteritis bakterianoaren eragile nagusia.

Salmonelosi
Deskribapena
MotaSalmonella food poisoning (en) Itzuli, infekzio bakteriano primarioa, gaixotasun bakterianoa, infekzio nosokomiala, Zoonosia
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Salmonella
Sintoma(k)tripako mina, hotzikara, beherakoa, sukarra, oka, goragalea, abdominal cramps (en) Itzuli
deshidratazioa
Patogenoaren transmisioafecal–oral route (en) Itzuli, food-borne transmission (en) Itzuli
water-borne transmission (en) Itzuli
Azterketa medikoakultibo mikrobiologiko
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakRinger's lactate solution (en) Itzuli eta Ringer's solution (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA02.0, A01.4, A01.3, A02.2, A01.2, A01.1, A01.0, A02.9, A02.1 eta A02.8
GNS-9-MK003.0
DiseasesDB11765
MedlinePlus000294
eMedicine000294
MeSHD012480
Disease Ontology IDDOID:0060859
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bi salmonelosi mota daude: salmonelosi tifikoak (sukar tifoidea eta paratifoidea) eta salmonelosi gastroenteritikoak. Lehenak patologia larriak dira, bigarrenak ez hainbeste.

Salmonelosi guztiak aho bidetik harrapatzen dira. Gaitza sortzeko mikrobio kopuru oso handia irentsi behar da, 10 eta 100 milioiren artekoa. Salmonella sentikorra da urdailaren azidotasunarekiko, eta kopuru hori asko jaisten da urdaileko pH-aren ondorioz.

Eragile patogenoa dosi handitan irentsi ondoren heste meharreko mukosan atxikitzen da. Bakterioak bere zelula horman duen endotoxinak hesteetako zelulak kaltetzen ditu, sabeleko mina eta beherakoak eraginez.

Salmonelosi gastroenteritikoak zoonosiak dira. Horrek esan nahi du animalien seroaldaerek, janari-intoxikazioekin lotuak, direla gaitzaren iturburua. Sukar tifoideak, berriz, giza seroaldaerek eragiten dute, eta kutsapena pertsonen artean transmititzen da, beti ere kutsatutako janarien bitartez.

Salmonelosi gastroenteritikoen inkubazio epea sukar tifoidearen baino laburragoa da: 6-48 ordukoa, kasu gehienetan. Goragaleek, beherakoek eta tripako minak osatzen dute gaitz honen koadro klinikoa. Gaitza ez da larria eta berez sendatzen da, tratamendu antibiotikorik gabe. Sukar tifoideak, ordea, antibiotikoen ezarpena behar du, bere koadro klinikoa larriagoa baita, septizemia eta guzti.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.