Ingeniariak-Deustu estropada
Ingeniariak-Deustu estropada urtero Bilboko itsasadarrean jokatzen duten arraun lehiaketa da.[1] Lehendabizikoz 1981ean egin zuten EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari erronka bota zionean[2].
Ingeniariak-Deustu estropada | |
---|---|
Sorrera | 1981 |
Parte-hartzaileak | Deustuko Unibertsitatea Ingeniaritza Goi Eskola |
Modalitatea | aulki mugikorra |
Errekorra | Deustu 22:14 (2016) |
Garaipen gehien | Deustu (27) Ingeniariak (15) |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Deustu |
Webgunea | www.laregata.org |
Ingalaterran usadio handia duen eta urtero ospatu ohi den Oxford-Cambridge estropadaren antzekoa da.
Ezaugarriak
aldatuUnibertsitate mailako arraun-proba da, eserleku mugikorrean egiten dena, zortzi arraunlari eta lemazaina dituen olinpiar outrigger mailan hain zuzen ere[3]. Lasterketa hau filosofia amateur hutsez jaio zen, izan ere, txapeldunak ez du saririk jasotzen (irabazleak Bilboko Cafe Iruñan dagoen zilarrezko erretilu batean grabatzen du bere izena[4]), hala ere, ikasketa-zentroen arteko lehia handia da eta parte-hartzaileak, ikasleak ez ezik, gehienetan arraunlari profesionalak ere badira[5].
Deustu kolore gorri tradizionalaz aritzen da eta ontziak "Tomatera" izena du. Ingeniariak aldiz urdinez aritzen dira eta ontziak "Tuerkalari" izena du.
Ibilbidea
aldatuEstropada Ibaizabal ibaiaren itsasadarrean egiten da, Erandiotik Bilboko udaletxeraino, lau itsas miliatan zehar (7.408 metro)[6]. Salbuespenez eta bakarrik estropada honetarako Bilboko Udalak Deustuko zubia zabaltzen du, hirian kirol proba honek tradizio handia duelako[2].
Palmaresa
aldatu
|
- (R) Errekorra, ibilbide murriztua izan zuen 1991ko ekitaldia kontutan hartu gabe.
- ¹ 2015ean Ingeniariek Deusto abordatu zuten eta deskalifikatuak izan zirenez Deustu izan zen garailea. Dena dela 2016an oraindik ere auzitan jarraitzen du ekitaldi honek.
- 2020 eta 2021ean ez zen jokatu COVID-19 pandemia zela eta[16].
Garaipenak
aldatu
EstatistikakaldatuDenborakaldatu
Garaipenakaldatu
Arraunlariakaldatu
Erreferentziakaldatu
Ikus gaineraaldatuKanpo estekakaldatu
|