Inge Lehmann (Kopenhage, 1888ko maiatzaren 13a - ibidem, 1993ko otsailaren 21a) sismologo daniarra izan zen. Lurrikaren magnitudeak eta hauen ondorioen inguruko lehenengo probak egin zituen eta Lurraren barne-nukleoa eta kanpo-nukleoa bereizi zituen. Bien arteko mugari Lehmann etenunea esaten zaio.

Inge Lehmann

Bizitza
JaiotzaTommerup (en) Itzuli eta Østerbro1888ko maiatzaren 13a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage1993ko otsailaren 21a (104 urte)
Hobiratze lekuaHørsholm Kirkegård (en) Itzuli
Familia
AitaAlfred Lehmann
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea 1968) Cand.mag. (en) Itzuli, Doktoretza
Newnham College (en) Itzuli
(1910 - 1911)
Hizkuntzakdaniera
Irakaslea(k)Niels Erik Nørlund (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksismologoa, geologoa, lur-neurtzailea, naturalista eta geophysicist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Geodætisk Institut (en) Itzuli  (1928 -  1953)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Biografia aldatu

Lehmann Østerbron jaio zen, Kopenhage hiriburu daniarreko auzo batean. Alfred Georg Ludvig Lehmann psikologo esperimentalaren (1858-1921en) alaba zen. Hanna Adler-ek zuzendutako eskola pedagogiko aurrerakoira joan zen, bertan, neskak eta mutilak gai berdinak ikasten zituzten. Adler Niels Bohr-en izeba zen. Eskola amaitu ondoren, bere osasun-egoera txarragatik eten batzuk izan zituen. Hobetu zenean, Kopenhagen eta Cambridgen matematikak ikasi zuen. Urte batzuk pasa ondoren, Niels Erik Nørlunden geodesia laguntzaile izan zen eta honek Danimarka eta Groenlandiako behatoki sismologikoak sortzeko agindu zion.

1920an matematika titulua atera zuen 12 urtetako aurregradu-ikerketa ondoren eta Kopenhageko eta Cambridgeko Unibertsitateko graduondokoak ere lortu zituen. Belgikan eta Herbeheretan, Alemanian eta Frantzian ere ikasi zituen.

1925 urtean sismologia ikasketak hasi zituen eta 1928an Danimarkako Erret Institutu Geodesikoaren buru izendatu zuten, 25 urtetan zehar iraun zuen kargu horretan.

Ekarpenak aldatu

Lurraren nukleoak bi zati dituela postulatu zuen aurreneko zientzilaria izan zen, barne-nukleo solidoa eta kanpo-nukleo likidoa hain zuzen ere. P uhinen abiadura aldaketan oinarritu zen hori ondorioztatzeko. 1936 urtean argitaratu zen dokumentua eta nukleo bien arteko mugari Lehmannen etena izena eman zitzaion.

Erreferentziak aldatu

  1. Bolt, Bruce (1997). «Inge Lehmann». Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 43: 285-301. Jatorrizkotik 2015eko azaroaren 30ean artxibatuta. 2015eko maiatzaren 13an kontsultatuta.
  2. Bolt, Bruce A. (January 1994). «Obituary: Inge Lehmann».Physics Today 47 (1): 61. Bibcode:1994PhT....47a..61B.doi:10.1063/1.2808386.
  3. Lehmann, I. 1936. P' . Publ. bureau central séismologique International, Ser. A, Vol. 14: 87-115.
  4. «WiP: Herstory: Spotlight Scientist: Inge Lehmann». Purdue University. Consultado el 15 de octubre de 2013.
  5. Knopoff, Leon. «Lehmann, Inge». UCLA. Jatorrizkotik 2015eko azaroaren 30ean artxibatuta. 2015eko maiatzaren 13an kontsultatuta.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.