Aitzinindoeuropera

Indoeuropera» orritik birbideratua)

Aitzinindoeuropera berreraikitako aitzin-hizkuntza da, aitzinindoeuroparrek hitz egingo zuketena, eta indoeuropar hizkuntzen arbaso komuna zatekeena. Indoeuropar hizkuntzen idatzizko lekukotasunik zaharrenak (hitita, sanskritoa, mizenikoa) K.a. XX-XV. mendekoak badira ere, bizpahiru mila urte lehenagoko aitzinindoeuropera berreraiki ohi da.[1]

Aitzinindoeuropera
ezezaguna
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea eta SOV hizkuntza
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa, genero neutroa eta genero komuna
Kasu gramatikalaknominatiboa, datiboa, ablatiboa, genitiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa, instrumentala eta adlatiboa
Alfabetoabaliorik ez
Aurrekariaezezaguna eta Proto-Nostratic (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Wikipediaine-pro

Aitzinindoeuroperako hainbat ezaugarri (hots sistema, morfologia, lexikoa, eta abar) ondorengo indoeuropar hizkuntzak elkarrekin erkatuz berreraiki dira, konparazio-metodoa erabiliz. Berreraikitako formak (eta ez lekukotutakoak) direla adierazteko asteriskoa erabiltzen da: *wódr̥ 'ura', *ḱwṓn 'txakurra', edo *tréyes '(gizonezko) hiru'.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lakarra, Joseba. Ná-De-Ná. UZTARO, 31 - 1999, 15-84. orrialdeak, uztaro.eus (kontsulta data: 2022-11-18).

Kanpo estekak

aldatu