Indarrez Zarama musika taldearen lehenengo diska da, 1984. urtean taldeak argitaratutakoa[1].

Indarrez
Zarama taldearen Rock
Argitaratze data 1984
Grabazioa Tsunami estudioa (Donostia)
Iraupena 44'14"
Diskoetxea Discos Suicidas

PartaideakAldatu

Grabaketa eta abestiakAldatu

1983 bi abestidun single pare bat grabatuak bazituen ere (Zaramaren erdian eta Nahiko), 1984an aurreneko diska luzea egitea erabaki zuen taldeak. Hasiera batean PAN BOT estudiotan (Bilbo) grabatzekoak ziren, baina Angel Altolagirrek gomendatuta Donostiako Tsunami estudiotan grabatu eta Discos Suicidas argitaletxeak atera zuen. Soinuak oihartzun handia du ordea eta ez da erabat garbia. 2013an Discos Suicidasek lana berrditatu zuen eta Nahiko, Ezkerralde eta Dana Niretzat kantak gehitu zizkion bildumari.

Taldearen abesti mitiko batzuk badira lan honetan, Goazen Borrokara, Zaramaren Erdian, Bildur Naiz, Beti Penetan eta Gasteizko Gaua. Taldearen ibilbide guztian zehar Beti Penetan abestiarekin kontzertuak amaitzeko ohitura zuten. Gasteizko Gaua abestia oso ezaguna bihurtu zen eta 1986an Montxo Armendarizen 27 ordu filman atera zen[2].

Itxoiten abestiaren hitzak Xabier Montoiak egin zituen[1] eta Agur Betirako abestian Iosu Expósitok (Eskorbuto) hartu zuen parte.

Rock taldea bada ere hainbat estilotako abestiak aurkitzen dira diska honetan, hala nola, afterpunk (Hau da amaituko), reggaearen aireak (Gasteizko gaua), Stiff Little Fingers-en antzekoak (Bildur naiz, Edan ase arte, Zaramaren erdian)...[3]

EginRockAldatu

Zaramaren lehen diskoak zabalkunde handia izan zuen. 1984an bertan Egin egunkariak Egin Rock Txapelketa antolatu zuen. Egunkariaren irakurleek bozkak eman zituzten Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako bakoitzean talde bat aukeratu eta laurekin azken kontzertu bat egiteko. Zaramak lortu zuen boto gehien Bizkaiko taldeen artean eta gainontzeko hiru lurraldeetako irabazleekin, Hertzainak (Araba), RIP (Gipuzkoa) eta Barricada (Nafarroa) jo zuen Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian egin zen jaialdian[4].

AzalaAldatu

Gabriel Vecinok egin zuen azala. Pop art estiloan egindako azal koloretsua da eta bertan egunerokotasuneko hainbat elementu ageri dira, telebista, polizia, kopak, kiniela, autoak, hiria, tabakoa, betaurrekoak...

Kantuen zerrendaAldatu

  1. Goazen Borrokara - 1:58
  2. Hau Da Amaituko - 2:23
  3. Edan Ase Arte - 2:49
  4. Gasteizko Gaua - 3:11
  5. Beti Penetan - 1:53
  6. Bildur Naiz - 3:11
  7. Indarrez - 2:40
  8. Kazaia Kopa Ta Porno Gogorra - 2:52
  9. Itxoiten - 3:23
  10. Agur Betirako - 2:25
  11. Urrezko Hondartza - 2:48
  12. Apurtu - 2:45
  13. Zaramaren Erdian - 3:15

Bonus tracks (berredizioan)Aldatu

  1. Nahiko - 3:25
  2. Ezkerralde - 2:26
  3. Dana Niretzat - 3:04

ErreferentziakAldatu

  1. a b Indarrez . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  2. (Gaztelaniaz) 27 horas (1986) las Bandas sonoras . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  3. Txiribita (2008-07-09) «ZARAMA - Indarrez (1984)» EKAITZALDI . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.
  4. Nineuk (2008-08-04) «FLORES EN LA BASURA: I EIBAR, JULIO 1984» FLORES EN LA BASURA . Noiz kontsultatua: 2018-02-10.

Kanpo estekakAldatu