Immunoseneszentzia

Immunoseneszentzia zahartze ahala immunitate-sistemak jasaten duen narriadurari deritzo [1] [2]. Horren ondorioz, gizabanako zaharrek sentikorragoak bihurtzen dira infekzioen aurrean, eta minbizia pairatzeko probabilitate gehiago ere badute (gogoratu immunitate-sistemak funtsezko zeregina burutzen duela minbiziaren prebentzioan) [3] [4].

Linfozito bat odol-frotis batean

Immunoseneszentziak gehiago eragiten dio immunitate-sistema espezifikoari ez-espezifikoari baino [5].

Immunoseneszentziaren kausakAldatu

Anitzak dira:

  • Timo guruinaren endekapena. Timoaren endekapen prozesua oso goiz hasten da, umeengan, baina zahartzaroan timoaren neurria hutsaren hurrengoa da. Gogoratu timoan T linfozitoak heltzen direla, immunitate zelularrean funtsezko zeregina burutzen duten elementuak [6].

Immunoseneszentziaren ondorioak patologia anitzetan islatzen dira: minbizia, infekzioekiko erresistentzia gutxitua, gaixotasun autoimmuneak (adineko jendeak autoantigorputz gehiago ditu) eta hantura kronikoak, etab.

Bestalde, txertoen eraginkortasuna ere mugatuta dago adineko jendearengan, oroimen immunologiko eta T eta B zelulen ekoizpena adina aurrera joan ahala urritzen delako.

ErreferentziakAldatu

  1. Adinekoek autoantigorputz gehiago dute helduek baino Doc News (2015)
  2. Sistema immune indartsua Basaras, Miren, BERRIAn (2020ko apirila)
  3. Gorka Larrinaga, Iker Badiola eta José Ignacio López Tumorearen mikroingurunean ezkutaketan jolasten Zientzia Kaiera (2018)
  4. Etxebeste, Egoitz Immunitate-sistema zahartzea, adinarekin minbizi gehiago izatearen arrazoia Zientzia.eus (2018)
  5. Ginaldi, L.; M.F. Loreto; M.P. Corsi; M. Modesti; M. de Martinis (2001). "Immunosenescence and infectious diseases". Microbes and Infection. 3 (10): 851–857
  6. Min, H.; E. Montecino-Rodriguez; K. Dorshkind (2004). «Reduction in the developmental potential of intrathymic T cell progenitors with age». J Immunol 173 (1): 245-250
  7. Strout, R.D.; J. Suttles (2005) and macrophage functional plasticity: dysregulation of macrophage function by age-associated microenvironmental changes Immunol Rev 205: 60-71
  8. Mocchegiani, E; M. Malavolta (2004). «NK and NKT cell functions in immunosenescence». Aging Cell 3 (4): 177-184