Iller

Iller ibaia» orritik birbideratua)

Iller, antzinako izena Ilargus, Alemaniako ibai bat da, Bavaria estatukoa. Danubio ibaiaren eskuineko adarra da, eta 147 kilometroko luzera du.

Iller
Iller
Illertal-2008-12-29b.jpg
Datu orokorrak
Luzera 147 km
Geografia
Koordenatuak 48° 22′ 53″ N, 9° 58′ 23″ E / 48.381388888889°N,9.9730555555556°E / 48.381388888889; 9.9730555555556Koordenatuak: 48° 22′ 53″ N, 9° 58′ 23″ E / 48.381388888889°N,9.9730555555556°E / 48.381388888889; 9.9730555555556
Herrialdea Alemania
Lurraldea Baden-Württemberg
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 2.152 km²
Arro hidrografikoa Danube basin (en) Itzuli
Ur-emaria 90 m³/s
Iturburua Iller River source (en) Itzuli
Bokalea Danubio

Iturria, Oberstdorfetik gertu du, Allgäu eskualdeko alpeetan, Austriako mugatik gertu. Iparralderanzko bere ibilbidean, Sonthofen, Immenstadt eta Kempten herriak zeharkatzen ditu. Memmingenetik gertu dauden Lautrach eta Ulm herrien artean, Baden-Württemberg eta Bavaria estatuen arteko muga marrazten du 50 kilometroz. Ibaiak, bere urak Danubion isurtzen ditu Ulmen.

Iller ibaiak, 2152 kilometro karratuko arroa du. Bavariako ibaien artean zazpigarrena da emariagatik, Sendenen 75 metro kubiko segundoko emaria duelarik, Danubion duen bere itsasoratzetik gertu dagoen herria. Ibaiaren indarra, hidroelektraindarra sortzeko erabiltzen da, elkarren artean 51 megavatio sortzen dituzten zortzi elektraindar estazioren bidez.

Bizikleta bideak, Iller ibaia jarraitzen du, raftinga eta trekkinga egiteko toki ezaguna ere badena.

Kanpo estekakAldatu