Iliada Txikia (grezieraz Ἰλιὰς μικρά, Ilias mikra, latinez Ilias parva), Troiar Zikloko galdutako olerki bat da, Leskes Pirrakoa edo Mitilenekoari (Lesbos) ematen zaiona. Bere edukia, lau liburutan banatua, Etiopidan kontatukoaren jarraipena zen, eta, ondorengo bezala, Iliupersis izan zuen.

Iliada Txikia
Jatorria
Egilea(k)Leskes Pirrakoa
Jatorrizko herrialdeaAntzinako Grezia
Ezaugarriak
Genero artistikoaepika
Hizkuntzaantzinako greziera
Deskribapena
Honen parte daGreziar mitologia
Ziklo epiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTroia
kronologia
Aethiopis (en) Itzuli Iliada Txikia Iliupersis

Datazioa aldatu

Klemente Alexandriakoak emandako berrien arabera, Fanias izeneko historialari batek, Leskesek, Arktino Miletokoarekin leihatu zela dio eta Janto Lidiakoa izeneko beste egile batek, hamazortzigarren olinpiar jokoetan datatzen zuen. Datu hauen arabera, Iliada Txikia, beharbada, K. a. 700. urte inguruan idatzia izan zen.

Eztabaida aldatu

Ezagutzen den Iliada Txikiko zatietako batek, Troia akaiarrek hartua izan zen uneari buruz zioena, hau da:

Gauerdia zen eta ilargia dizdiratsu altxatzen zen.

Zati hau oinarri bezala hartuta, antzinako zenbait adituk, Troiaren konkistaren data zehatza, Targelion hilabeteko zortzigarren eguna izan behar zuela zioten.

Istorioa aldatu

Galdutako olerki honen istorio edo argumentua, Prokloren Krestomatían agertzen diren zatiren batzuk eta laburpen baten bidez ezagutzen da.

Iliada Txikiak, Akilesen armak Odiseori, Ayax Nagusiaren eroaldia eta bere buruaz beste egitea; akaiarrek Heleno harrapatu izana eta Troiaren konkistari buruzko bere profezia, Parisen heriotza Filoktetesen esku, Akilesen seme zen Neoptolemoren Troiarako iritsiera, Odiseo eta Diomedesen Troiako erasoa eta Paladioaren lapurreta, eta Troiako Zaldia hirian sartu izana kontatzen zituen.

Bibliografia aldatu

  • Berbabé, Alberto (1979), Fragmentos de épica griega arcaica, Madrid: Gredos.

Kanpo estekak aldatu