Fanias Eresokoa edo soilik Fanias, Lesbos uhartean jaiotako historialari eta filosofo greziar bat izan zen, Aristotelesen berehalako ondorengoa eta komentarista izan zelako garrantzitsua. Atenasera, K. a. 332an iritsi zen, eta bere herrikide zen Teofrastorekin elkartu zen, eskola peripatetikokoa. Analytica, Categoriae eta De interpretatione lanak idatzi zituen. Aristotelesen lanak kritikatu edo parafraseatzen zituztenak. Dirudienez, Faniasen lan hauek, berez, ez zien askorik gehitu Aristotelesen lanei. Alexandro Afrodisiasekoak, bere lanetako bati erreferentzia egiten dio eta Ateneok Adituen oturuntza izeneko tratatuan aipatzen du.

Fanias
Bizitza
JaiotzaEresos (en) Itzuli, K.a. IV. mendea
HeriotzaK.a. IV. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Aristoteles
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, historialaria, idazlea eta botanikaria
MugimenduaEskola peripatetikoa

Filosofiaz gain, Teofrastorekin batera, aurrera eraman zituen Aristotelesen ikerketa fisikoak. Ateneok, sarri aipatzen du botanikari buruzko bere lanean, non ardura handia erakusten duen behaketen definizio eta zehaztasunari dagokienez.

Plutarkogatik Temistoklesen Bizitzaren bidez, Faniasek, historialari bezala ospe handia zuela dakigu. Arlo honetako bere lanik nagusiena, Pyrtancis Eresii izan zen, bere jaioterriaren historia bat edo eresiar magistraturaren garaiaren arabera egituratutako Grezia osoko historia bat izan zitekeena. Siziliako tiranoei eta orokorrean tiraniari buruzko lanak ere idatzi zituen. Lan hauen balioa, kronologia kontuetan aipatua den maiztasunagatik lekukotua da (adibidez, Plutarko, Sulelas eta Ateneok). Greziar literaturarako ekarpenak egin zituen olerkari eta filosofo sokratestarrei buruzko lanekin.

Fanias Eresokoa, greziar historia musikal bati buruzko bilduma sistematikoak egiten lehenetako bat ere izan zen. Bere tratatuak, gaur egun galduak daudenak, garai inperialeko biltzaileentzako funtsezkoak ziren, Ateneo kasu.