Ile-zuritasun

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Ile-zuritasuna[1] ilearen pigmentazio galera da, gris edo zuri bihurtzen dena. Ile horietako bakoitza ile urdin bat da, eta buruaren gune espezifiko batean (ile-xerlo zurietan) edo buru osoan ikus daitezke. Ilea koloregabetzeko arrazoi nagusia melanina gutxitzea da, horrexek eragiten baitu ilearen kolorea.

Ile-zuritasun
Beauty Ash (16470488071).jpg
Deskribapena
Identifikatzaileak

EpidemiologiaAldatu

2005ean The Journal of Investigative Dermatology taldeak ikerketa bat argitaratu zuen, ile-zuritasuna eta jatorri etnikoaren arteko harremana erakusten zuena. Hogeita hamar urteko kaukasoarrek ile zuriak izaten hasten dira, asiarrek berrogei inguru izaten dituzten bitartean. Hala ere, azal beltza duen jende gehienak bere jatorrizko ile-kolorea gordetzen dute berrogei urtetik haratago.

EtiologiaAldatu

Ile-zuritasunaren arrazoi nagusia zahartzea da eta bi gene arduratsuri lotuta dago: Bcl2 eta Bcl-w.[2]

Ile-urdinak izatearen beste arrazoi batzuk bitiligoa edo Waardenburgen sindromea, B12 bitaminaren gabeziak[3] edo tiroidearen jarduera[4] eta estresa dira.[5]

FisiopatologiaAldatu

Ilearen kolore-aldaketa, melanozitoak sortzen dituzten ile-folikuluen oinarrian dauden zelula amen heriotzaren ondorioz, melanina ilearen sustraian gertatzen ez denean eta pigmenturik gabeko eremuan ile berriak hazten direnean gertatzen da. Melanozitoak pigmentua sortzen duten eta ilean eta azalean biltegiratzen duten zelulak dira. Azken ikerketen arabera, hidrogeno peroxidoa gutxitzeaz arduratzen den MSR entzimaren falta ile-zuritasunaren kausa da.[6] Konposatu honek tirosinasa inhibitzen du, melanina ekoizteko beharrezkoa den entzima bat hain zuzen ere.[7] Ikerketa batzuen arabera, ile-zuritasunak gaitasun kognitibo handiagoarekin eta testosterona maila altuekin korrelazioa du. Ikerketa horiek karraskarien bidez frogatu dituzte, eta oraindik ez dago gizakiengan duten eraginaren ondorio argirik.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Nishimura EK, Granter SR, Fisher DE. Mechanisms of hair graying: Incomplete melanocyte stem cell maintenance in the niche.
  3. Juangbhanit C, Nitidanhaprabhas P, Sirimachan S, Areekul S, Tanphaichitr VS. (1991ko ekaina). «Vitamin B12 deficiency: report of a childhood case» J Med Assoc Thai 74 (6): 348–54. PMID 1744541..
  4. (Frantsesez) Éditions Larousse. Encyclopédie Larousse en ligne - canitie. .
  5. (Gaztelaniaz) García Sánchez, Manuel. Canas en el pelo. .
  6. J. M. Wood, H. Decker, H. Hartmann, B. Chavan, H. Rokos, J. D. Spencer, S. Hasse, M. J. Thornton, M. Shalbaf, R. Paus & K. U. Schallreuter. Senile hair graying: H2O2-mediated oxidative stress affects human hair color by blunting methionine sulfoxide repair. .
  7. «On connaît la cause des cheveux blancs» Sciences et Vie (1100): 21..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.