Zahartzea edo seneszentzia organismo baten funtzio fisiologikoen gainbehera mailakatua da, denboraren poderioz eta zelula mailan, organo batean nahiz organismo osoan gertatzen dena, azkenik heriotzarekin burutzeko.[1]

Zahartzea bizidunetan ematen den ezaugarri funtzionalen pixkanakako hondatze-prozesua da. Zahartze terminoak erreferentzia egiten dio bai zelula-zahartzeari baita organismo osoaren zahartzeari ere. Organismoaren zahartzeak hilkortasun-tasaren igoera edo/eta ugalkortasun-tasaren jaitsiera dakar, organismoaren bizi zikloaren amaieran gutxienez.

Zahartzea, organismo plurizelular guztien patua da, saihestu ezin dena, baina atzeratu egin daitekeena [2][3]. 1934an, kaloria-murrizketak %50ean bizitza luza zezakeela aurkitu zen. Bestalde, seneszentzia negligiblea duten espezie eta hilezkorrak izan daitezkeen (behin eta berriro birsortzen direlako) organismoak (Hydra, adibidez) egoteak, gai honen inguruan gehiago ikertzea eragin dute. Eta, beraz, adinarekin zerikusia duten gaixotasunetan sakontzea ere. Gizakietan gertatzen diren mutazio arraroek zahartze azkarrarekin lotuta dauden gaixotasunak sor ditzakete.

Adintzea eragin dezaketen faktoreen artean, ingurune-faktoreak daude, esate baterako, argi ultramorearen gehiegizko esposizioak azal adintzea azkartzen du. Gorputzeko zati desberdinek adintze-tasa desberdinak dituzte. Gainera, normala da ere, espezie bereko bi organismok zahartze-tasa desberdina izatea.

Definizioa eta ezaugarriak aldatu

Organismo zahartzea, izenak berak dioen bezala, organismo osoaren zahartzea da. Azkenengo hau, defini liteke adinarekin gertatzen den, hilkortasun handitze edo/eta ugalkortasun jaitsiera bezala. [4] Hilkortasunaren inguruko lege batek, hain zuzen, Gompertz-Makeham-en legeak, dio, gizakien hilkortasun tasa 2 osagaien batura dela. Osagai horietako bat adinarekiko dependentea da (Gompertz-en funtzioa, Benjamin Gompertzek horrela deituta), eta horregatik, adinarekin handitzen da esponentzialki, eta beste osagaia, adinarekiko independentea da (Makeham-en terminoa, William Makehamek horrela izendatu baitzuen).

2013an, zientzialari-talde batek zahartzearekin loturiko bederatzi ezaugarri definitu zituen, organismoen artean oso ohikoak direnak, baina, batez ere, ugaztunen artean: desegonkortasun genomikoa, telomeroen higadura, alterazio epigenetikoak, proteostasi-galera, eraendu gabeko mantenugai-detekzioa, mitokondrio-disfuntzioa, zelula zahartzea, zelula amen unadura (nekea) eta komunikazio interzelular alteratua[5].

Zahartzearekin batera, estresari erantzuteko gaitasuna murrizten da, desoreka homeostatikoa areagotzen da, eta arrisku handiagoa dago zahartzearekin erlazionaturiko gaixotasunak hartzeko, hala nola, minbizia eta bihotz-gaixotasunak. Adintzea, hortaz, adintzea berez gertatzen den funtzio fisiologikoaren pixkanakako hondatzea da, zeinean ahultasuna areagotzen baita, besteak beste.

Inguruneak eragina dauka adintzean eta ingurune faktoreek kalte desberdinak eragiten dituzte organismoan (DNAn, zeluletan eta ehunetan, adibidez). Sorturiko kalte guztia ez da konpontzen, eta, ondorioz, organismoan metatzen da denborarekin[6]. Klonazio zelularra zelula germinaletan gertatu ordez zelula somatikoetan jazotzen bada, arrisku handiagoa dago zelula horiek kaltetuak ateratzeko.

Espezieen arteko desberdintasunak aldatu

Espezie bakoitzaren hilkortasun-tasa desberdina da, zahartze-abiadura ere desberdina da, eta espezie bakoitzaren bizi-esperantza ere desberdina da (gizakien kasuan, emakume edo gizon izatearen arabera aldatzen da). Adibidez, sagu batek 3 urteko bizi-esperantza dauka, gizaki batek 80 urtekoa [7] eta ginkgo zuhaitzek ez dute ia adin-diferentzia sumatzen, nahiz eta 667 urte pasa [8].

Ia organismo guztien zahartzea, bakterioena barne (zatiketa zelularrean, ama zelula  eta zelula kumeen artean asimetriak dituztenak), ama zelulak zahartzen direlako gertatzen da[9][10]. Espezie-talde batzuetan, Hydra bezalakoak, seneszentzia negligiblea da[11]. Izan ere, badaude espezie batzuk ama zelula ugalkorren bidez, telomeroak birsortzeko gaitasuna dutenak[12]. Espezie horiek ez dira biologikoki hilezkorrak, baina, hala ere, espezie horien hilkortasun-tasa poliki-poliki igotzen da.

Dena dela, badaude espezie hilezkorrak. Horien artean, Turritopsis dohrnii, marmoka hilezkor delakoa. Hilezkorra da bere helduaroan zehar, estres-egoera batean aurkitzen denean, polipo fasera itzultzeko gaitasuna duelako[13]. Haren ugal-sistemak ez du aldaketarik jasaten, ezta bere gonadek ere[14].

Espezie batzuek “zahartze negatiboa” aurkezten dute, hau da, ugalkortasun gaitasuna igo edo egonkor mantentzen da eta hilkortasuna jaisten da adinarekin[15].

Zahartzearen inguruko hipotesiak aldatu

Zahartzearen izaera eta kausak azaltzeko 300 hipotesi desberdin baino gehiago daude[16].

Hipotesi on batek iraganeko behaketak nahiz etorkizunean egingo diren esperimentuen emaitzak aurresaten ditu. Zahartzearen inguruko hipotesiak bi kategoria zabaletan sailkatzen dira, zahartzearen hipotesi eboluzionistak eta hipotesi mekanikoak.

Hipotesi eboluzionistek zahartzea zergatik gertatzen den azaltzen dute batez ere[17], baina ez dute azaltzen nola (mekanismo molekularrak) gertatzen den zahartze hori. Nahiz eta hipotesi eboluzionistak ez diren zentratzen mekanismoetan, funtsezko mekanismoak oinarri bezala hartzen dituzte zahartzearen zergatia azaltzeko[18][19].

Bestalde, zahartzearen hipotesi mekanikoen barruan ere, bi azpimultzo desberdintzen dira, batetik, zahartzea programatua dagoela azaltzen dutenak, eta bestetik, zahartzea kalte-metaketa dela diotenak, esate baterako, zahartzea denboran zehar pilatuz joan diren aldaketa molekular espezifikoek eraginda agertzen dela dioten hipotesiak.

Zahartzearen hipotesi eboluzionistak aldatu

Pleiotropia antagonikoa aldatu

Hipotesi hau George C.Williams-ek proposatu zuen 1957an, eta defendatzen duena da gene bakar batek eragina eduki dezakeela ezaugarri askotan. Horietako ezaugarri batzuk gerora, ondorio negatiboak izan ditzakete. Baina, adin gazteetan indibiduo gehiago daudenez bizirik zaharretan baino, gene pleiotropikoaren ondorio positiboak aukeratuko dira, eta, jakina, haiekin batera zahartzearen gainkarga.  

Williams-ek ondorengo adibidea proposatu zuen: Gene batek hezurretan kaltzioa metatzea kodetzen duela suposatzen bada, horrek gazteen biziraupena sustatzen du, eta, ondorioz, hautespen naturalagatik faboratua izango da. Hala ere, gene horrek berak kaltzioa arterietan metatzea sustatzen du, eta ondorio aterosklerotiko negatiboak eragiten ditu zahartzaroan.

Beraz, zahartzaroan gertatzen diren aldaketa biologiko kaltegarriak hautespen naturalak gene pleiotropikoak faboratzearen ondorio izan daitezke. Gene horiek onuragarriak dira haurtzaroan, baina kaltegarriak geroago. Kasu horretan, hautespen-presioa nahiko altua da Fisher-en ugal-balioa (adin jakin bateko eme batetik datozen emeen kopurua adierazten duen zenbakia) altua denean, eta nahiko baxua Fisher-en ugal-balioa baxua denean.

Minbizia versus seneszentzia zelularraren konpentsazio hipotesia aldatu

Organismo plurizelular bateko zelulen arteko lehiarengatik, zelula seneszenteak deuseztatu daitezke, minbizirako arriskua areagotuz. Horrek, era berean, bi posibilitateren arteko dilema saihetsezin batera eramaten du; ala fisiologikoki erabilgarriak ez diren zelula zaharren pilaketa, ala minbizia (biek hilkortasun-tasaren igoera dakarte adinarekin).

Erabilera bakarreko soma aldatu

1977an Thomas Kirkwood-ek erabili eta botatzeko somaren zahartze-hipotesia proposatu zuen[2][20]. Hipotesi honek zioen zahartzea estrategia baten ondorioz gertatzen zela, zeinean indibiduo batek somaren mantentzean inbertitzen baitu soilik bizirauteko aukera realistaren bat dagoen bitartean[21]. Espezie batek baliagaiak modu eraginkorrean erabiltzen baditu luzaroago biziko da, eta, ondorioz, gai izango da bere ondare genetikoa hurrengo belaunaldietara pasarazteko. Ugaltze-eskaria altua denez, orduan esfortzu txikiago egiten da zelula somatikoen konponketan eta mantenuan, zelula germinalekin alderatuz[22].

Zahartze programatuarekin lotutako hipotesiak aldatu

Zahartzea moldagarria dela diote zahartze programatuarekin lotutako hipotesiek. Era berean, eboluzionagarritasunaren hautespenera jotzen dute. Ugal zelularen zikloaren hipotesiak iradokitzen du bizitzan zehar hormona-seinaleetan gertatzen diren aldaketek erregulatzen dutela zahartzea[23]. Soilik zientzialari gutxi batzuek uste dute zahartzea programatua dagoela; gehiengoak kalteen metaketak dakarrela uste du[24].

Kalte metaketarekin erlazionaturiko hipotesiak aldatu

Erradikal askearen zahartze hipotesiak aldatu

Zahartzearen inguruko hipotesi nabarmenetakoa da, 1956an Harman-ek proposatu zuena lehen aldiz[25]. Hipotesi horrek dio oxigeno disolbatuak ekoitzitako erradikal askeek, erradiazioak, arnasketa zelularrak eta beste eragile batzuk, zelularen makineria molekularra kaltetzen dutela, eta denborarekin makineria hori higatuz doala. Horri estres oxidatiboa deritzo.

Hipotesi hau berresten duen ebidentzia handia dago: animalia zaharrek proteina oxidatuen, DNAren eta lipidoen kantitate handiagoak dauzkatela haien homologo gazteek baino[26][27].

Kalte kimikoa(k) aldatu

Zahartze hipotesietan lehenetarikoa “Bizitza-tasaren hipotesia” izan zen, Raymond Pearl-ek 1928an proposaturikoa (Max Rubner-ek egindako lanean oinarriturik)[28]. Hipotesi horrek adierazten du tasa metaboliko basal azkarrak biziraupen maximo labur bati dagokiola.

Hipotesi horrek era berean, zenbait kalte espezifikoren kasuan, metabolismo azkarrak biziraupena murriz dezakeela dio. Baina, orokorrean teoriak ez ditu modu egokian azaltzen espezie barruko edo espezieen arteko biziraupenaren desberdintasunak.

Kaloria-mugak dituzten animaliek, mugarik ez dutenek baino biziraupen txikiagoa dute. Era berean, espezie batzuentzat, hala nola, hegaztientzat edo saguzarrentzat, metabolismoak biziraupenean jokatzen duen papera ez da guztiz adierazgarria, espezie horiek harraparitza garatu dutenez, haien heriotza-tasa murriztu dutelako eta beraz, biziraupenean abantaila bihurtu da, nahiz eta tasa metaboliko altuak izan.[29].

2007an egindako azterketa batean, gorputzaren tamainaren eta filogeniaren efektuak zuzentzeko metodo estatistiko modernoak erabiltzen direnean, tasa metabolikoak eta biziraupenak ez dutela erlaziorik ez ugaztun ez hegaztietan aztertu zen[30].

Metabolismoak eragiten dituen kalte kimiko espezifikoei dagokienez, bizitza luzeko biopolimeroei (proteina estrukturalak, DNA…) eragindako kaltea da neurri batean, zahartzearen erantzule da.

Izan ere, kalteek, biopolimero-kateen apurketa ekar dezakete eta baita ere biopolimeroen gurutzatzea edo ordezkatzaile ez-naturalen eta biopolimeroen arteko lotura kimikoa. Egoera aerobiko normaletan, mitokondrioan metabolizatzen den oxigenoaren % 4 gutxi gorabehera ioi superoxido bihurtzen da. Ioi superoxido horiek hidrogeno peroxido, hidroxilo erradikal eta beste erreaktibo bilaka daitezke. Azken horiek, era berean, erradikal askeak sortzen dituzte, gai direnak proteina estrukturalak eta DNA kaltetzeko.

Gorputzean aurkitzen diren ioi metaliko batzuek, hala nola, kobrea eta burdina, parte har dezakete prozesuan. (Wilson-en gaixotasuna, gorputzak kobrea atxikitzea eragiten duen akats heredagarri bat da; zeinaren sintoma batzuk zahartze azeleratuaren antzekoak baitira).

Prozesu horiei estres oxidatibo deritze eta polifenol antioxidatzaile dietetikoen onurekin erlazionatuta daude, esate baterako, kafean[31], ardo beltzean eta tean[32] aurkitzen direnekin.  

Glukosa eta fruktosa bezalako azukreek, erreakziona dezakete aminoazido batzuekin, esate baterako, lisina eta argininarekin, eta bai DNA mota jakin batzuekin ere, guanina bezalakoekin, azukre-aduktuak eratu (glikazioa edo glikosilazio ez-entzimatiko izeneko prozesuan).  

Azukre-aduktu hauek berrantolatu egin daitezke erreaktiboak sortzeko. Horiek gero, lotu egin daitezke egitura-proteinak edo DNA bezalako biopolimeroekin edo beste biomolekula batzuekin, adibidez, egiturazkoak ez diren proteinekin.

Diabetesa duten pertsonek, hau da, odolean azukre-maila altua dutenek, zahartzearekin erlazionatutako gaixotasunak garatzen dituzte goizago diabetesik ez dutenek baino. Baina, odoleko azukre-maila kontrolatuz gero, atzeratu egin daitezke gaixotasun horiek. Ebidentzia dago azukreek eragiten dituzten kalteak kalte oxidatzaileekin erlazionatuta daudela. Ebidentzia hori glikoxidazio izeneko prozesu batean ikus daiteke.

Erradikal askeek, proteinak, lipidoak edo DNA kalte dezakete. Glikazioak, batez ere, proteinak kaltetzen ditu. Kaltetutako proteinak eta lipidoak lisosometan pilatzen dira, lipofusina gisa.

Proteina estrukturalak kimikoki kaltetzen badira, euren funtzioa gal dezakete; adibidez, odol-hodietako hormetako kolagenoari kalte egiten bazaio, hormaren zurruntasunean eragina izango du, eta, beraz, hipertentsioa, odol-hodiaren paretaren loditzea eta ehun erreaktiboa (aterosklerosia) sor daitezke. Giltzurrunean ere gertatzen diren antzeko prozesuek, hauek gaizki funtzionatzea eragin dezakete.

Bestalde, entzimak kaltetzen badira, zelularen funtzionamendua ere kaltetzen da. Mitokondrioko barne-mintzean garatzen den lipidoen erredox erreakzio, potentzial elektrikoa eta energia (ATP) sortzeko gaitasuna murrizten dute. Hortaz, ondoriozta daiteke “Zahartze azeleratuko gaixotasunak” DNA konpontzeko entzima akastunei dagozkiela[33][34].

Mutazio-pilaketaren hipotesia aldatu

Hautespen naturalak alelo kaltegarriak eta hilgarriak jasan ditzake, haien efektuak ugalketaren ondoren nabaritzen badira. Horren harira, J.B.S. Haldane genetistak galde zuen ea zergatik irauten zuen Huntingtonen gaixotasuna eragiten duen mutazio dominanteak populazioan, eta zergatik hautespen naturalak ez zuen ezabatu. Gaixotasun neurologiko horren hasiera, batez beste, 45 urte dira eta beti hilgarria hurrengo 10 eta 20 urte bitartean. Haldanek onartu zuen giza historiaurrean gutxik iraun zutela bizirik 45 urtera arte. Gutxik biziraun zutenez adin aurreratuetara arte eta haien ekarpena hurrengo belaunaldietarako txikia izan zenez, hautespen-indarrak zaila izan zuen mutazio horiek ezabatzea. Hori dela eta, mutazio kaltegarrien lastre genetikoa handia izan liteke mutazioaren eta hautespenaren arteko orekan eta horri hautespen-itzal deritzo[35].

Behaketa hori, Peter Medawar-ek zahartzearen mutazio-pilaketaren hipotesian gorpuztu zuen. "Hautespen naturalaren indarra ahuldu egiten da adinak gora egin ahala— are eta populazio teorikoki hilezkor batean ere, hilkortasun-arrisku errealen eraginpean baino ez badago. Hondamendi genetiko bat… banakoen bizitzan nahikoa berandu gertatzen bada, haren ondorioak ez lirateke batere garrantzitsuak izango.”. Arrisku adinarekiko independenteek, hala nola, harrapakaritza, gaixotasunak eta istripuak -”hilkortasun extrintseko” delakoa- ondorioztatzen dute adin-talde zaharretan beti egongo direla bizirik banako gutxiago, are eta seneszentzia negligiblea duten populazioetan.

Zahartzearen biomarkatzaileak aldatu

Indibiduo desberdinak adin tarte desberdinetan zahartzen badira, ugalkortasuna, hilkortasuna eta gaitasun funtzionala hobeto aurresango dira biomarkatzaileekin, adin kronologikoarekin baino[36][37].

Hala ere, adintzearekin ikusten diren aldaketak, adibidez, ile urdinak[38] edo zimurrak agertzea, ez dira adin kronologikoa baino adierazle hobeak etorkizuneko funtzionaltasunari dagokionez. Biogerontologoek ahaleginak egin dituzte zahartzearen biomarkatzaileak bilatzen eta balioztatzen, baina orain arteko arrakasta mugatua izan da. Bestalde, CD4 eta CD8 oroimen T zelulak eta T zelula naiveak, adin ertaineko arratoien[39] biziraupenaren iragarpen onak egiteko erabili dira.

Zahartzearen biomarkatzaile bezala erloju epigenetikoa erabil daiteke, gizakiaren adin kronologikoa iragartzeko duen gaitasunean oinarrituta[40]. Odolaren oinarrizko biokimika eta zelula-zenbaketak ere erabil daitezke adin kronologikoa zehaztasunez aurresateko[41]. Posiblea da ere gizakiaren adin kronologikoa aurreikustea, zahartze transkriptomikoko erlojuak erabiliz[42].

Zahartzearen determinatzaile genetikoak aldatu

Organismo modeloak erabiliaz, dela Saccharomyces cerevisiae legamia, dela Caenorhabditis elegans nematodoa eta ozpin-eulia (Drosophila melanogaster), zahartzearen osagai genetiko batzuk identifikatu dira. Organismo horien azterketak erakutsi du gutxienez bi zahartze-bide daudela kontserbatuta.

Gene-expresioa ez dago guztiz kontrolatua, eta baliteke gene askoren expresio-mailetako ausazko fluktuazioek zahartze-prozesuari laguntzea, legamian gene horien azterketak adierazten duen bezala[43]. Banakako zelulek, genetikoki identikoak direnak, hala eta guztiz ere, kanpo-estimuluekiko erantzun desberdinak eta bizitza nabarmen desberdinak izan ditzakete. Kasu horretan, faktore epigenetikoek paper garrantzitsu bat jokatzen dute gene-expresioan baita zahartzea faktore genetiko gisa.

Saguen[44] eta gizakien [45]kasuan, adibidez, DNA-kate bikoitzeko hausturak konpontzeko gaitasuna txikitu egiten da zahartzen direnean.

Aspalditik ezagutzen da badagoela, gaixotasun heredagarri eta arraroen multzo bat, progeria deiturikoa. Gaixotasun horiek pairatzen dituztenen sintomen artean, zahartze azkartua dago, azal zimurtua barne. 2003ko maiatzan, Nature aldizkarian[46], Hutchinson-Gilford progeria sindromearen kausa aurkeztu zuten. Txosten horretan, DNAren kaltea, ez estres oxidatiboa, zahartze azeleratu horren kausa zela esaten zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) aging. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-14).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b (Ingelesez) Kirkwood, T. B. L.. (1977-11). «Evolution of ageing» Nature 270 (5635): 301–304.  doi:10.1038/270301a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  3. From the Cover: Intercellular competition and the inevitability of multicellular aging - PMC (nih.gov)
  4. «Glossary: Aging and Gerontology» www.senescence.info (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  5. Lopez-Otin, Carlos; Blasco; Partridge; Serrano; Kroemer. (2013). The Hallmarks of Aging. .
  6. (Ingelesez) Holmes, George E.; Bernstein, Carol; Bernstein, Harris. (1992-09-01). «Oxidative and other DNA damages as the basis of aging: a review» Mutation Research/DNAging 275 (3): 305–315.  doi:10.1016/0921-8734(92)90034-M. ISSN 0921-8734. (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
  7. Austad, Steven N.. (2009). Comparative Biology of Aging. .
  8. Li Wang, Jiawen Cui, Biao Jin, Jianguo Zhao, Huimin Xu, Zhaogeng Lu, Weixing Li, Xiaoxia Li, Linling Li, Eryuan Liang, Xiaolan Rao, Shufang Wang, Chunxiang Fu, Fuliang Cao, Richard A. Dixon and Jinxing Lin. (2020). Multifeature analyses of vascular cambial cells reveal longevity mechanisms in old Ginkgo biloba trees. .
  9. (Ingelesez) Ackermann, Martin; Stearns, Stephen C.; Jenal, Urs. (2003-06-20). «Senescence in a Bacterium with Asymmetric Division» Science 300 (5627): 1920–1920.  doi:10.1126/science.1083532. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  10. Eric J Stewart, Richard Madden, Gregory Paul, and François Taddei. (2005). Aging and Death in an Organism That Reproduces by Morphologically Symmetric Division. .
  11. (Ingelesez) Dańko, Maciej J.; Kozłowski, Jan; Schaible, Ralf. (2015-10-07). «Unraveling the non-senescence phenomenon in Hydra» Journal of Theoretical Biology 382: 137–149.  doi:10.1016/j.jtbi.2015.06.043. ISSN 0022-5193. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  12. Thomas C. J. Tan, Ruman Rahman, Farah Jaber-Hijazi, Daniel A. Felix, Chen Chen, Edward J. Louis, and Aziz Aboobakera. (2012). Telomere maintenance and telomerase activity are differentially regulated in asexual and sexual worms. .
  13. (Ingelesez) Lisenkova, A. A.; Grigorenko, A. P.; Tyazhelova, T. V.; Andreeva, T. V.; Gusev, F. E.; Manakhov, A. D.; Goltsov, A. Yu; Piraino, S. et al.. (2017-02-01). «Complete mitochondrial genome and evolutionary analysis of Turritopsis dohrnii, the “immortal” jellyfish with a reversible life-cycle» Molecular Phylogenetics and Evolution 107: 232–238.  doi:10.1016/j.ympev.2016.11.007. ISSN 1055-7903. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  14. Piraino, S.; Boero, F.; Aeschbach, B.; Schmid, V.. (1996-06-01). «Reversing the Life Cycle: Medusae Transforming into Polyps and Cell Transdifferentiation in Turritopsis nutricula (Cnidaria, Hydrozoa)» The Biological Bulletin 190 (3): 302–312.  doi:10.2307/1543022. ISSN 0006-3185. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  15. (Ingelesez) W. Vaupel, James; Baudisch, Annette; Dölling, Martin; A. Roach, Deborah; Gampe, Jutta. (2004-06-01). «The case for negative senescence» Theoretical Population Biology 65 (4): 339–351.  doi:10.1016/j.tpb.2003.12.003. ISSN 0040-5809. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  16. (Ingelesez) Viña, Jose; Borrás, Consuelo; Miquel, Jaime. (2007). «Theories of ageing» IUBMB Life 59 (4): 249–254.  doi:10.1080/15216540601178067. ISSN 1521-6543. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  17. (Ingelesez) Kirkwood, Thomas B. L.; Austad, Steven N.. (2000-11). «Why do we age?» Nature 408 (6809): 233–238.  doi:10.1038/35041682. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  18. (Ingelesez) Medawar, Peter Brian. (1952). An unsolved problem of biology. Published for the College by H.K. Lewis PMC 869293719. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  19. (Ingelesez) Rose, Michael R. (1991). Evolutionary biology of aging. Oxford University Press ISBN 978-1-4237-6520-2. PMC 228167629. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).[Betiko hautsitako esteka]
  20. (Ingelesez) Kirkwood, Tom. (2006). Time of Our Lives: the Science of Human Aging.. Oxford University Press ISBN 978-0-19-802939-7. PMC 437175125. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  21. (Ingelesez) Hammers, M.; Richardson, D. S.; Burke, T.; Komdeur, J.. (2013-09). «The impact of reproductive investment and early-life environmental conditions on senescence: Support for the disposable soma hypothesis» Journal of Evolutionary Biology 26 (9): 1999–2007.  doi:10.1111/jeb.12204. ISSN 1010-061X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  22. Kirkwood, T. B. L.; Rose, M. R.; Harvey, Paul H.; Partridge, Linda; Southwood, Sir Richard. (1991-04-29). «Evolution of senescence: late survival sacrificed for reproduction» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. Series B: Biological Sciences 332 (1262): 15–24.  doi:10.1098/rstb.1991.0028. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  23. (Ingelesez) Atwood, Craig S.; Bowen, Richard L.. (2011-02-01). «The reproductive-cell cycle theory of aging: An update» Experimental Gerontology 46 (2): 100–107.  doi:10.1016/j.exger.2010.09.007. ISSN 0531-5565. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  24. Kirkwood, Thomas B.L.. (2005). Understanding the Odd Science of Aging. .
  25. Denham Harman, M.D., Ph.D.. (1956). «Aging: A Theory Based on Free Radical and Radiation Chemistry Get access Arrow» academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  26. (Ingelesez) Stadtman, Earl R.. (1992-08-28). «Protein Oxidation and Aging» Science 257 (5074): 1220–1224.  doi:10.1126/science.1355616. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  27. R S Sohal, S Agarwal, A Dubey, and W C Orr. (1993). Protein oxidative damage is associated with life expectancy of houseflies.. .
  28. Pearl, Raymond. (1928). The rate of living : being an account of some experimental studies on the biology of life duration. London : University of London press ltd. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  29. (Ingelesez) Brunet-Rossinni, Anja K.; Austad, Steven N.. (2004-08-01). «Ageing Studies on Bats: A Review» Biogerontology 5 (4): 211–222.  doi:10.1023/B:BGEN.0000038022.65024.d8. ISSN 1573-6768. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  30. João Pedro de Magalhães, Joana Costa and George M. Church. (2008). An Analysis of the Relationship Between Metabolism, Developmental Schedules, and Longevity Using Phylogenetic Independent Contrasts. .
  31. Neal D. Freedman, Ph.D., Yikyung Park, Sc.D., Christian C. Abnet, Ph.D., Albert R. Hollenbeck, Ph.D., and Rashmi Sinha, Ph.D.. (2012). Association of Coffee Drinking with Total and Cause-Specific Mortality. .
  32. (Ingelesez) Yang, Yaling; Chan, Sze Wa; Hu, Miao; Walden, Richard; Tomlinson, Brian. (2011-06-16). «Effects of Some Common Food Constituents on Cardiovascular Disease» ISRN Cardiology 2011: e397136.  doi:10.5402/2011/397136. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  33. (Ingelesez) Kimura, Honoka; Suzuki, Aoi. (2008). New Research on DNA Damage. Nova Science Publishers ISBN 978-1-60456-581-2. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  34. (Ingelesez) Pan, Mei-Ren; Li, Kaiyi; Lin, Shiaw-Yih; Hung, Wen-Chun. (2016-05). «Connecting the Dots: From DNA Damage and Repair to Aging» International Journal of Molecular Sciences 17 (5): 685.  doi:10.3390/ijms17050685. ISSN 1422-0067. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  35. (Ingelesez) «The Evolution of Aging | Learn Science at Scitable» www.nature.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  36. (Ingelesez) Gasmi, Amin; Chirumbolo, Salvatore; Peana, Massimiliano; Mujawdiya, Pavan Kumar; Dadar, Maryam; Menzel, Alain; Bjørklund, Geir. «Biomarkers of Senescence during Aging as Possible Warnings to Use Preventive Measures» Current Medicinal Chemistry 28 (8): 1471–1488. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  37. (Ingelesez) Baker, George T.; Sprott, Richard L.. (1988-01-01). «Biomarkers of aging» Experimental Gerontology 23 (4): 223–239.  doi:10.1016/0531-5565(88)90025-3. ISSN 0531-5565. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  38. (Ingelesez) Van Neste, Dominique; Tobin, Desmond J. (2004-04-01). «Hair cycle and hair pigmentation: dynamic interactions and changes associated with aging» Micron 35 (3): 193–200.  doi:10.1016/j.micron.2003.11.006. ISSN 0968-4328. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  39. Miller, Richard A.. (2001). Biomarkers of Aging. .
  40. Horvath, Steve. (2013). DNA methylation age of human tissues and cell types. .
  41. Evgeny Putin, Polina Mamoshina, Alexander Aliper, Mikhail Korzinkin, Alexey Moskalev, Alexey Kolosov, Alexander Ostrovskiy, Charles Cantor, Jan Vijg, and Alex Zhavoronkov. (2016). Deep biomarkers of human aging: Application of deep neural networks to biomarker development. .
  42. Marjolein J. Peters, Roby Joehanes, Luke C. Pilling, Claudia Schurmann, Karen N. Conneely, Joseph Powell, Eva Reinmaa, George L. Sutphin, Alexandra Zhernakova, Katharina Schramm, Yana A. Wilson, Sayuko Kobes, Taru Tukiainen, etab.. (2015). The transcriptional landscape of age in human peripheral blood. .
  43. (Ingelesez) Ryley, James; Pereira-Smith, Olivia M.. (2006-10-30). «Microfluidics device for single cell gene expression analysis inSaccharomyces cerevisiae» Yeast 23 (14-15): 1065–1073.  doi:10.1002/yea.1412. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  44. Amita Vaidya, Zhiyong Mao, Xiao Tian, Brianna Spencer, Andrei Seluanov, and Vera Gorbunova. (2014). Knock-In Reporter Mice Demonstrate that DNA Repair by Non-homologous End Joining Declines with Age. .
  45. Z Li, W Zhang, Y Chen, W Guo, J Zhang, H Tang, Z Xu, H Zhang, Y Tao, F Wang, Y Jiang, F L Sun, and Z Mao. (2016). Impaired DNA double-strand break repair contributes to the age-associated rise of genomic instability in humans. .
  46. Mounkes, Leslie C.; Kozlov, Serguei; Hernandez, Lidia; Sullivan, Teresa; Stewart, Colin L.. (2003-05-15). A progeroid syndrome in mice is caused by defects in A-type lamins.  doi:10.1038/nature01631. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).

Kanpo estekak aldatu